Modako hitza da aspaldian: ardura afektiboa. Gure harremanak zaintzeko dugun erantzukizunaz hitz egiteko erabiltzen dugu. Bikote harremanak, noizbehinkakoak, laguntasunezkoak… Baina ai, ez da erraza oreka aurkitzea.
Zenbateraino da gure ardura bestearen mina? Nola jokatu dezakegu bestearekiko enpatiaz, baina gure beharrak alboratu gabe? Gaian arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek podcastaren atal honetan, ardura horri neurria hartzeko tresnen bila.
Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.