Zintzoa izateko, podkast hau prestatzeak estresa sortu didala aitortu behar dizut. Lagun batek estresa zer den galdetu dit eta gogoeta eginda, estresa itxaropen altuegiak sortzen didan sentsazioa dela erantzun diot. Saioetan onena eman nahiak, pentsamendu, emozio, jakintza eta bizipenak elkarbanatu nahiak estresa eragiten bai dit.
Estres puntu hori eramangarria zait. Ongi dakit ez naizela perfektua, ez ditudala beti erabaki onenak hartzen eta ez dudala beti arrazoi. Hori argi izateak, estresari muga jartzen laguntzen dit. Akatsak agertuko dira, baina ez dute ez saioa, ez eta nire itxaropena zapuztuko.
Gaurko urratsean, estres egoeran murgilduta gaudenean bertara joan ahal izateko oasia sortuko dugu.