Gehiago edo gutxiago, denok egiten dugu: sarean zer erakutsi erabakitzen dugunean, errealitatearekin erabat bat ez datorren gure identitatea ari gara sortzen. Baina, zer dago horren atzean? Nola eragiten digu horrek gure autoestimuan? Zoriontasuna erakutsi beharrak gure tristezia areagotzen du? Halako galderetan arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan.
Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.