Ohera sartzeko momentua beti izan dut gustuko. Bakea eta lasaitasuna eman izan dizkit oheratzeak. Nire etxeko babesa sumatzen dut oheratzean eta sentsazio hau oso atsegina egiten zait. Txikia nintzela, amak ipuinak irakurri ohi zizkidan. Askotan amak berak asmatutakoak izaten ziren, eta haiek ziren nire gustukoenak, gogoan geratu zaizkidanak. Etxeko txikiarekin batera etzan eta egin dezagun elkarrekin ametsetarako bidaia.
Urratsa, gaur, oherako bidean emango dugu.