Ez da erraza haur edo gazte bati heriotzaz hitz egitea. Nire kasuan asko luzatu zen heriotzaz hitz egiteko momentuaren jolasa. Ezkutaketako jolas hartan mundu magiko bat sortu nuen eta ilusiozko burbuila batean sartu nintzen, ertz zorrotz batekin topo egin nuen arte. Hegi zorrotz hark nire burbuila zulatu zuen eta inork egin ziezadaken oparirik ederrena egin zidan: egia; egia gordina.
Bidaia hori egiten lagunduko dizugu Urratsa podcasateran atal honetan.