Uda hemen da. Usaindu daiteke, sentitu daiteke, eta zoragarria da. Egun luzeak eta gau epelak. Uda festa da niretzat. Udak txikitako oroitzapen askorekin konektatzen nau, udalekuak, egun guztia umel sentitzea, izozkiak eta herriko festak. Urtaro guztiek dute euren xarma, baina uda onena da!
Udako urratsa emanda amaituko dugu Urratsa podcastaren bigarren denboraldia.