AEK | Bilbo Hiria irratia

AEK | Bilbo Hiria irratia

By
Download on the App Store

AEK | Bilbo Hiria irratia episodes

  • Xabier Agote AIZU aldizkarian

    Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azalean Xabier Agote agertzen da. Albaola itsas kultur faktoriako kide. Itsas kulturaz eta Albaolaren lanaz mintzatu dira. Fermin Aramendi kazetariari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Bukatzeko Arabako lautadan egiten dituzten hitzaldi musikatuak komentatu ditugu.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260421_%20enaut_aizu.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Xabier Agote AIZU aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • Doako eskolak eta mintzodromoak: AEK-ren 12. egunean

    Korrika bukatutakoan AEK aurkleztu zuen 12garren eguna. Euskaltegiak ireki eta doako ewgun bat antolatuko dute euskararekin lehen kontatu hori izateko. “Euskara gara eta izango gara!” lelopean, Korrikaren 12. eguna izeneko ekimena aurkeztu dute, euskararen aldeko konpromisoa eguneroko praktiketara eramateko asmoz. Helburua argia da: ikasi eta erabili. Horretarako, apirilaren 22an doako eskolak eskainiko dituzte AEKren euskaltegietan, eta maiatzaren 21ean mintzodromoak antolatuko dituzte Euskal Herriko 65 herritan, euskaraz aritzeko aukerak biderkatuz.

    Bilboko ere izango da aukera eta horregatik Aitor Agote gonbidatu dugu gurera.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260420_aitor_agote_aek.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Doako eskolak eta mintzodromoak: AEK-ren 12. egunean first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du

    Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez dute zenbaki zehatzik eman, baina Elordik nabarmendu du euskararen alde egiteko herri-gogo handia dagoela, eta hori izan dela Korrikak utzitako ondorio nagusietako bat. Gogorarazi du Korrika egitea gutxienekoa dela, euskarak denon beharra duelako eta hizkuntzari babesa emateko modu asko daudela azpimarratu du. Aurten, gainera, lehen aldiz mezua modu partekatuan sortu da: zazpi gaztek elkarlanean idatzi dute. Ane Elordiren esanetan, mezua bera bezain aberasgarria izan da sorkuntza-prozesua bera ere.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260330_korrika_balorazioa.mp3

    Deskaragtu hemen.

    The post Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    4 min
  • Euskararen aldeko pizkunde berrirako deia eginez bukatu da 24 korrika

    Amaitu da 24. KORRIKA, eta jada ezaguna da Euskal Herri osoan eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezu sekretuaren edukia. Aurtengo testua zazpi gaztek idatzi dute: Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok. Atharratzetik abiatu eta 11 egunera iritsi da lekukoa Bilbora, eta bertan, udaletxe parean, ezagutarazi dute mezua. Goizean goizetik abiatu dugu zuzeneko emankizuna elkarlanean, Naiz irratia, Bizkai, Irratia, 97 irratia eta Bilbo Hiria Irratia. Kilometroz kilometroko kontaketa egin dugu. Une hunkigarria bizi ditugu, esaterako San Mames parean Korrikak Jose Angel Iribarri eginiko omenaldia ekarri dugu, bertatik bertara entzun dugu Iribar hunkituta. Bizkaiko bertsolari txapelduna ere izan dugu gurean Aitor Etxebarriazarraga, Bilbon lekuko hartu aurretik izan zen gurean. Zorrotzan, Santutxun, Deustun eta hainbat tokitan ibili ginen unez uneko kontakizuna egiten.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260329_korrika_saio_berezia_irratitik.mp3

    Deskargatu hemen.

    Ekitaldian, AEKko Nazio Kontseiluko kide Lurdes Etxezarreta Artabek euskal herritarrei hitz egin die, bereziki gazteei, lekukoa hartzera deituz: “Bagoaz zuekin pizkunde berri batera!”. Era berean, euskaltegietako ateak zabalik daudela gogorarazi du, eta hizkuntza komunitatearen garrantzia azpimarratu: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”. AEKk behin eta berriz aldarrikatu du mezua argia dela: EUSKARA GARA. Jatorria, azal-kolorea edo hizkuntzaren ezagutza gorabehera, denentzako lekua duen komunitate berdinzalea aldarrikatu du, Euskal Herri feminista, antirrazista eta euskalduna helburu. Hamaika egunez milaka lagunek egindako 2.175 kilometroek eta 3.436 lekuko-hartzeek agerian utzi dute herri honek zein gutxieneko hizkuntza-eskakizun nahi duen: EUSKAL HERRI EUSKALDUNA.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260329_lurdes_etxezarreta_Aek.mp3

    Deskargatu hemen.

    Amaitu da 24. KORRIKA, eta jada ezaguna da Euskal Herri osoan eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezu sekretuaren edukia. Aurtengo testua zazpi gaztek idatzi dute: Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok. Atharratzetik abiatu eta 11 egunera iritsi da lekukoa Bilbora, eta bertan, udaletxe parean, ezagutarazi dute mezua.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260329_korrika_mezua.mp3

    Deskargatu hemen.

    Lekukoaren barruan gordetako testuak komunitatearen ideia nabarmendu du: “Euskara gara diogu, ez euskara naiz”, adierazi dute egileek, hizkuntza kolektibo gisa ulertuz. Haien hitzetan, hizkuntzak eraldaketarako tresna dira, eta euskarak herri bat ematen digu bizitzeko: “Euskaraz egin egiten da, baina izatea ez da edozein gauza, munta handikoa da”.Izatea mugimenduarekin eta borrokarekin lotu dute, eta amaieran gizarteari zuzenean egin diote galdera: “Bazatozte?”. AEKk baietz erantzun du, eta herritarrei ere euskararen herriaren parte izateko eta hizkuntzara hurbiltzeko gonbita luzatu die. Maialen Begiristain Aek-ko kidea, Xalbat Alzugarai eta Beñat Jusue KORRIKAren mezuko idazleak izan dira gurean.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260329_mezuegileak.mp3

    Deskargatu hemen.

    Zuzeneko kontakizunean hainbat gonbidatu izan ditugu. Gurean izan da Kontsiluko idazkaria Idurre Eskizabel. Euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gauden honetan, ez da nahiko euskararen alde egotea; ezinbestekoa da euskararen alde egitea .

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260329_idurre_eskizabel.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Euskararen aldeko pizkunde berrirako deia eginez bukatu da 24 korrika first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • Maddi Ane Txoperena Aizu aldizkarian

    Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Martxoko aldizkarian korrika izan dute hizpide. Azabalean Maddi Ane Txoperena bertsolari eta idazlea ikusi dezakegu. Xilaba irabazi berri du eta gainera liburu berria argitaratu du Txalaparta argitaletxearekin, “Zaldi bat”.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260316_enaut_aizu.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Maddi Ane Txoperena Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    14 min
  • Ane Elordi Korrikako arduraduna Aizu aldizkarian

    Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Azaletik abiatu dugu errepasoa, urteko lehenengo zenbakian Ane Elordia izan da protagonista Korrikako arduraduna da. Gero eta gutxiago falta da Korrikaren edizio berri bat hasteko eta ekitaldiaren nondik norakoak berba egin dute berekin. Erreportajean Argentinara egi dute salto. Buenos Airesko erdigunean dago munduko euskal etxerik zaharrena, 1877ko martxoaren 13an sortua. Dantzaren garrantzia aldarrikatzen dute bertan.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260121_enaut_aizu.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Ane Elordi Korrikako arduraduna Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • Ane Elordi, KORRIKAren koordinatzailea: “Euskara harrera hizkuntza da eta jendeak hurbiltzeko beharra sentitu behar du”

    Bi urterik behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia berriz ere martxan jartzeko prest dago. 24. KORRIKA ate joka dugu, eta aurten honako helburua ezarri dute: inoizko parte-hartzaileena izatea. Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuta, 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak, 2.175 kilometro eginez eta 3.436 lekuko-hartze eskuz esku eramanez, martxoaren 29an, Bilbon amaitu arte. Zuberoako Basabürüa bezalako “itzalguneetatik” hasi, eta hiriburuetara iritsiz, KORRIKAk beste behin erakutsi nahi du euskara herri oso baten arnasa dela. Ibilbide zabal eta parte-hartzaile honen atzean dagoen lana, erronkak eta mezua hobeto ezagutzeko, gaur gurean dugu Ane Elordi KORRIKAko koordinatzailea.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260112_Korrika.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Ane Elordi, KORRIKAren koordinatzailea: “Euskara harrera hizkuntza da eta jendeak hurbiltzeko beharra sentitu behar du” first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    15 min
  • Jokin Altuna Aizu! aldizkarian

    Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Jokin Altuna izan da protagonista, pelotaria da eta txapelketez, pelotaz, Euskal Selekzioaz aritu dira. Laburrean, Amaia Castorene elkarrizketatu dute. Sukaldaria eta kronikaria da Kanalduden. Oro har, jateaz, ondo jateaz eta sukaldaritzaz aritu da. Bukatzeko, “Eskuz esku, memoria betikotu” izenburupean erreportajea. Gasteizko Zaramaga auzoko Egiaren mesede jarrai eta ekin horma-irudiaren erreplika egiten ari dira.

     

    https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250924_enaut_aizu.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Jokin Altuna Aizu! aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    10 min
  • Oihana Azkorbebeitia AIZU aldizkarian

    Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Oihana Azkorbebeitia izan dute protagonista, mendi lasterketaria da eta mendian lasterketa egiteaz, entrenatzeaz, eta Aizkorri-Zegama lasterketaz aritu dira. Laburrean, ANDONI OLLOKIEGI elkarrizketatu dute. Ezaguna herri eta auzoetako jaietako bazkalondo eta afalosteak girotzeagatik. Oro har, musikaz, eta bere proiektuez aritu dira. Bukatzeko, “Erroma euskaraz” izenburupean erreportajea. Luka Ricci Erromako Alde Zaharrean jaio zen eta bertan bizi da oraindik ere… eta Erroma Euskaraz izeneko bisita gidatuak egiten ditu.

     

    https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250617_enaut_aizu.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Oihana Azkorbebeitia AIZU aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    12 min
  • Josune Arakistain musikaria Aizu aldizkarian

    Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan, Hilabete honetako protagonista Josune Arakistain musikaria da, eta, besteak beste, musika eta Süne proiektuaz, arrakastaz eta trikitiaz aritu dira. Laburrean, Haritz Rodriguez pommelierra elkarrizketatu dute; American Cider Association erakundeak pommelier ziurtagiria eman berri dio eta hori izan dute mintzagai. Bukatzeko, “Artzikirola: abilezia eta abiadura joko zelaian” izenburupean erreportajea. Hiru diziplina nahasten ditu eta kirolari buruz gehiago jakiteko aukera ona da erreportajea.

     

    https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250311_aizu_enaut.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Josune Arakistain musikaria Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    11 min

About AEK | Bilbo Hiria irratia

From the publisher's feed

Bilboko euskal irratia