
Sign up to save your podcasts
Or


Hilabetero egiten dugu bat AEKren AIZU aldizkariarekin, eta noski, urtarrilean ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabete honetako protagonista Udane Juaristi margolaria da, Udatxo ezizenez beharbada ezagunagoa dena. Kontu askoren artean, arteaz, hormetan margotzeaz eta Oviedon egindako lanaz aritu dira. Laburrean, Joanes Echeveste, Pontx pailazoa, elkarrizketatu dute; pailazo izatea eta bere idoloekin lan egitea izan dituzte mintzagai. Bukatzeko, “Herri txikietatik mundura” izenburupean erreportajea ondu dute, eta zesta-puntaren ustezko loraldiaz aritu dira.
Deskargatu hemen.
The post Udane Juaristi artista Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.Aizu aldizkariaren iraileko alea dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Itziar Ituño izan dute protagonista, besteak beste, euskaraz, ospeaz eta ospetsu izateaz aritu dira. Gainera, Amaia Ruiz ere elkarrizketatu dute formatu laburragoan. Bukatzeko, “Haur Eskolak Iruñean: hasierarako itzulera etsigarria?” izenburupean erroportajea ondu dute.
Deskargatu hemen.
The post Itziar Ituño aktorea Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.Aizu aldizkariaren apirileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Kepa Errasti aktorearekin hitz egin dute, besteak beste, zentsuraz, zineaz, antzerkiaz eta obrak gaztelaniara ez itzultzeaz. Gainera, Nagore Rementeria Teknopolis saioko zuzendaria ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Baudonne etxaldeari buruzko erreportajea ondu dute.
Deskargatu hemen.
The post Kepa Errasti aktorea Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.Gaur hasiko da 23. KORRIKA Irunetik. Jada dena prest dute antolatzaileek: lekukoa, mezua, kilometro guztiak ondo banatuta. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusia izan dugu gurean, eta berak eman dizkigu gaurko egunaren azken nondik norakoak.
Gogoratu Zebrabidea saio berezia izango dela 14:00etatik aurrera 23. KORRIKAren hasiera ondo-ondo aletzeko.
Deskargatu hemen.
The post Gaur abiatuko da 23. KORRIKA Irunetik first appeared on Bilbo Hiria irratia.Aizu aldizkariaren martxoko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Joane Somarriba txirrindulariarekin hitz egin dute, txirrindularitzak izan dituen aldaketaz. Gainera, Arnaitz Fernandez fisikari, komunikatzaile eta metereologoa ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Eta nola ez, Korrika ere izan dute hizpide.
Deskargatu hemen.
The post Joane Somarriba txirrindularia Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.Aizu aldizkariaren otsaileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Juan Luis Zabala idazle, kazetari eta itzultzailearekin berba egin dute, azken ipuin liburuaz gain, hizkuntza eta kultura ere izan dute hizpide. Gainera Azterketak euskaraz ekimenaren inguruko erreportajea ekarri dute.
Deskargatu hemen.
The post Juan Luis Zabala idazle eta itzultzailea Aizu! Aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.44 egun besterik ez dira gelditzen Korrikarako; 44 egun Euskal Herriko kaleak irriz eta kolorez betetzeko. 23. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara, eta guztira 400 herri zeharkatuko ditu. Bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi izan dute aurten, ikasleei egin duten lana aitortzeko. Ane Elordi Korrikako Koordinatzaile Nagusia izan dugu gurean Korrikari buruz hitz egiten.
Deskargatu hemen.
The post Dena prest Korrikarako first appeared on Bilbo Hiria irratia.Azaroko Aizu aldizkariaren berri eman digu, Eñautek. Azaleko elkarrizketatik abiatu dugu tartea; Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria elkarrizketatu dute. Egunkariak dituen erronka eta helburuen ingurua berba egin du. Korrika izan dugu mintzagai eta bukatzeko Altxatu Burua ekimena ezagutu dugu.
Deskargatu hemen.
The post Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.From the publisher's feed