Ahots Planetaren 2. atalean, Garazi Albizua eta Idoia Carramiñana, Leire Bilbao idazle ondarrutarraren "Etxeko urak" poema liburuaren inguruan arituko dira solasean, testuaren aipamenak eginez eta ikuspegi feminista batetik aztertuz. Izan ere, lan honetan Leire Bilbaok ez du ez amatasunaren esperientzia idilikoa agertzen, ezta horren ukazioa egiten ere. Baizik eta barne-begirada batetik abiatuta, amatasunak dakartzan pozak eta minak erakusten ditu bere gordinean.