Noizean behien, zoritxarrez maiztasun dexenterekin, komunikabideetara salto egiten duen sustantzia baten inguruan arituko gara: Burundanga. Droga honen inguruan asko esan eta idatzi da eta batez ere eraso sexualei edo “sumisio kimikoari” lotu zaio bere erabilera.
Badakigu egun komunikabideek duten indarra eta kasu batzuetan drogekin gertatzen dena da iturri batzuek helarazten dituzten mezuak alarmismora eta sentsazionalismora jotzen dutela, 2 gauza lortuz: alde batetik, biolentzian eta eraso sexualetan fokoa jarri beharrean, agian tartean egon den droga batean fokoa jartzen dutela; eta beste alde batetik, zabaltzen duten informazioa ezagupenean eta datu zientifiko eta objetiktiboetan oinarritu beharrean, mitoetan oinarritutzen dela.
Gauzak horrela izanik, egun burundangaren inguruan alarmismo handia piztu da, baina zer diote datuek? Justifikatua al dago hainbeteko fama droga baten inguruan?