Bi gonbidatu ekarri dizkigu Nere Erkiagak organo dohaintzaz hitz egiteko.ALCER Gipuzkoa elkarteko Maider Amenabar gizarte langilea, eta Miren Josune Martija, orain hamar urte giltzurrun bat jaso zuen emakumea.
Berrogei eta bost urte bete ditu ALCER elkarteak eta bere lanaz eta egunerokoaz argibideak eman dituzte podcastean. Organo emaile izateko borondatea hurbilekoei jakin arazi eta idatziz jartzearen garrantzia azpimarratu digute.