Zubi astearen ondoren, itzuli da Argi ibili saioa ohiko jardunera. Abiapuntu askorekin ekin diogu saioari baina udazkena izan da bigarren zatiko ildo nagusienetako bat. Astelehenetako Iban lagunaz gain, gurean izan dira Karmele eta Ramon. Entzun!...
Euskaldunok dantzarako dugun gaitasunaz aritu gara Ines Argaraterekin. Honez gain jendeak eskatutako abestiak entzuteko aukera ere izan dugu ostiraleko Argi Ibilin....
Zubi, edo ez zubi. Lan edo jai egun. Asteazken arraroa izan dugu Argi Ibili saioan. Hala ere goizeko ibilbidea gustura egin dugu abesti ederrak entzunaz eta jenderekin berriketan....
Entzule askorentzat zubi eguna izango da, baina beste asko lanera bidean zihoazela edota lanean zirela jakin dugu. Hori kanta eskaera zerrenda luzea osatu duguna hori! Iban Labriskarekin Durangoko azokaren gaueko martxa ere ezagutu dugu. Entzun!...
Euskararen egunaren atarian, euskara izan da gaurko saioaren ardatzetako bat, baina denetariko abestiak entzuteko aukera izan dugu entzuleen parte-hartzeari esker. Legazpiko Makatza baserriko Inesekin gaur, neguko azokez hitz egin dugu. Entzun!...
Zuzeneko telefonoa atsedenik hartu gabe aritu da jo eta jo. Zorion agur artean, Egan taldearen pasadizo baten eta aitona baten bilobekiko maitasunaren lekuko ere izan gara. Agurainen martxan jarri duten kanpaina solidarioa ere ezagutu dugu. Entzun!...
Hotzeria eta guzti, baina oso gustura jardun dugu gaur entzuleekin kontu-kontari. San Andresak, bizitza, gaztetasuna... denetarik izan dugu hizpide Azkoitiko Martinekin eta Maria Rosarekin. Donamariako Olatzekin berriz, abenduaren 3az aritu gara....
Kubara begira hasi dugu saioa, Fidel Castroren azken agurreko ekitaldiei begira eta Durangoko azokan topatuko dugun uzta berriko zenbait zertzelada ere jaso ditugu. Jean Minhondorekin berriz, Frantziako hauteskundeen atarikoez aritu gara. Entzun!...
Kuba eta Euskal herria, biak izan ditugu gaurkotasunak hala eskatuta gaurko bi abiapuntuak. Iban Labriska astelehenetako gure lagunak, Kuban bizitakoak gogoratu ditu gurekin eta bertan biziko litzatekeela ere aurreratu digu. Entzun gaurko saioa....
56 min
About Argi Ibili
From the publisher's feed
Gari Udabek jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenen eta esnatzen ari direnetzako irrati-konpainia.