Horresbeste amets eta diru sortu izan dituen negozioa desagertu egin da AEBn, 2021ean Floridako Dania Beach pilota leku ezagunak ateak istearekin batera. Jai Alaia amaitu da zeharo, 68 urteko historia oparoa eginda.
Jokoaren legea adatu eta errentagarritasun faltak itzi arazi ditu frontoiak, baina zesta puntaren urrezko garaiak historiarko geratu dira eta lekukotza interesgarraiak jaso ditugu Barrutik podcastean. Jose Ramon Eizagirre, Berriatuarra, Tampa eta West Palm Beach-eko pilotari ohia. Tomas Goyogana, Zesta-puntan instituzio bat. Dania eta Bridgeporteko pelotari ohia; Markina-Xemeingoa. Juan Ramon Rementeria "Remen". Larogeigarren hamarkadako greba garaiko pilotari Bermeotarra. Patxi Txurruka. Figura handia izandako , eta greba garaian Bridegeport-eko intendente gisara aritu zen Mutrikuarra entzun ditzakezu EITB podkasteko ale honetan .
Estanislao Maiztegi "Pistón", mutrikuarra ere bai. Zesta puntaren historiako izar handienetakoa bera. Baina gora beherak ere izan zituen bere pelotari historian. Aurrezki guztiak galdu eta Kubatik Miamira joan behar izan bait zuen 47 urterekin, jatetxe batean zerbitzari aritzera.
Berenson familiako aita eta semeak ere entzungo dituzu. Jai Alaiko enpresa gizonak. Euskal pilotan, espezialitate guztiak kontuan hartua, inoiz izan den enpresa handieneko buruak biak ere.
Lander Eizagirrek egin du laburpena.