Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizk... more
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 271 episodes available.
October 28, 2025Torturaren aurpegi batDiego Perez de los Cobosen kontrako salaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pello Alcantarilla euskal preso ohiak paratu du salaketa, bere torturatzaileen artean identifikatu duelako. Iosu Alberdi Berriako politika saileko kazetariak azaldu digu auzia.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more12minPlay
October 27, 2025Argi printzak tuneleanCerdan auziari lotutako ikerketa batzordea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Acciona eta Servinabar enpresei esleitutako kontratuak aztertzen ari dira Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Belateko tuneletatik hasi dira, eta kontratazio mahaiko kideen deklarazioen ondotik jakin beharrekoak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko Politika saileko kazetariak. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more16minPlay
October 24, 2025Indarkeriaz, San Joanen arranoaren itzalpeanFalangeren elkarretaratzearen ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urriaren 12an elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, eta horren harira istiluak, zaurituak eta atxilotuak izan ziren. 19 militante antifaxista atxilotu zituen Ertzaintzak, eta lagun bati foam jaurtigailuarekin tiro egin zion ahoan. Elkarretaratze horren ondokoak eta ondorioak azaldu dizkigu Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more11minPlay
October 23, 2025COP30 biltzarra atarian, eta etxeko lanak egin gabeKlimaren arloko konpromisoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 10ean hasiko da COP30 biltzarra, eta Europako Batasunak oraindik ez ditu han aurkeztekoak zituen ekarpenak adostu. Europako Batasunak ingurumen gaietan adostasunak lortzeko dituen zailtasunez eta COP30 goi bileraren erronkei buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more14minPlay
October 22, 2025Olatua Basque Culinary CenterrentzatGOE Gastronomy Open Ecosystem zentroa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Basque Culinary Centerren berrikuntza eta ikerketa zentro berria ireki dute Donostiako Gros auzoan, eta zenbait herri mugimendu aurka agertu dira. Zentroa bertatik bertara ezagutu du Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak, eta gai horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
October 21, 2025Militarrak Erriberako naturguneetanAblitasko aerodromoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako armadak Bardeako tiro eremua eta hain ezaguna ez den Ablitasko aerodromoak baliatzen ditu armak eta hegazkinak probatzeko. Bardea Libre taldeak eztabaida piztu nahi du, azpiegitura horien kontrako argudioak berriz ere mahaigaineratzeko. Ablitasko aerodromoari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako koordinatzaileak.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more14minPlay
October 20, 2025Bideokluba etxean sartu zenekoaNetflix plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hamar urte dira Netflix Hego Euskal Herrira iritsi zela; urte bat lehenago iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Hamarkada honetan erabat aldatu da ikus-entzunezkoak kontsumitzeko manera. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak Netflixen historiaz eta streaming plataformen eraginaz hitz egin digu.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
October 17, 2025Arnasberritu, ez itotzekoEuskararen arnasguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abian da Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean deitutako nazioarteko konferentzia, Azpeitian (Gipuzkoa). Han hitz egiten ari direnez eta arnasguneei buruzko gako nagusiez mintzatu zaigu Asier Basurto Arruti Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
October 16, 2025Urak badu zaporerik?Uraren zaporea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Badu zaporerik urak? Eta hala baldin bada, zeren zaporea du? Zientzialariek horri buruz ikertu dutena azaldu digu Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more11minPlay
October 15, 2025U15: Gelditu, zerbait mugitu dadinPalestinaren aldeko lanuztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hiru eta lau orduko lanuzteak deitu dituzte sindikatu gehienek, eta hezkuntzan egun osokoa izanen da. BERRIA taldeko langileok bat egin dugu lanuztearekin, eta atal honetan gure arrazoiak azaldu ditugu. Horretarako Alazne Iruretagoiena eta Uxue Rey lankideek lanuzteaz hitz egin digute.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more10minPlay
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 271 episodes available.