Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Sekretu gutxi eta galdera asko
    Antonio Tejeroren kolpeari buruz desklasifikatutako dokumentuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak esan du eskura dituen agiri guziak argitaratu dituela, baina hutsune nabarmenak daude. Agiri horiek bertsio ofiziala berresten dute, eta ez dakarte berritasun nabarmenik. Agirietan agertzen denaz eta agertzen ez denaz, Tejeroren figuraz eta sekretupean diren beste agiri batzuez aritu gara Jon Olano Urain BERRIAko editorearekin.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Obusak egiteko zen altzairua
    Sidenor auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Poliziak Sidenor metalurgia enpresaren bulegoetan aurkitutako agiri batek aditzera ematen du jakin bazekitela IMI System enpresa Israeldarrak obusak egiteko baliatu zezakeela haiek saldutako altzairua. Espainiako Auzitegi Nazionala Sidenorreko hiru buru ikertzen ari da bi deliturengatik: kontrabandoa eta gizadiaren aurkako delitu baten konplize izatea. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak auziari buruzko berritasunak eta xehetasunak argitu dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Herriko etxeak berrantolatzera
    Ipar Euskal Herriko herrietako bozak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Martxoaren 15ean eta 22an eginen dira hauteskundeak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko 158 herrietan, eta bozen inguruan jakin beharreko guziak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika gaietako kazetariak. Kanpaina eta bozen inguruko atal gehiago izanen denez gero, hau atarikoa izanen da.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    19 min
  • Euskarak merezi ez duen dekretua
    Nafarroako merezimenduen dekretua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024 hondarrean onartu zuen Maria Txibitek gidatzen duen gobernuak, eta euskalgintzak hasieratik kontra egin du. Nafarroako lan deialdi publikoetan euskara eskakizuna nabarmen murrizteaz gainera, udalei ere langa paratu die dekretuak, baina halako mugarik ez die ezarri atzerriko hizkuntzei. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu dekretuaren nondik norakoak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Bestarik gabe ere utzi zituzten
    Sarakoetxeko erromeria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 1970ean Lemoizko zentral nuklearra egiteko proiektua abiatu zenean, Iberduero argindar konpainiak Basordako kala eta inguruko lursail eta baserriak erosi zituen. Komunitatearekin batera, erromeria ere desagertu zen. 2022tik besta hura errekuperatzen ari dira Lemoizko bizilagunak. Labayru fundazioko Akaitze Kamiruaga Garitaonandiak gai horri buruzko dokumentala zuzendu du, eta erromeriari buruz hitz egin digu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Gurasoek ez dute 'perreatu' nahi
    Reggaetonaren bilakaera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oriol Rosell kultur kritikari, dibulgatzaile eta irakasleak gaia aztertu du, eta bere ondorioa da X eta Z belaunaldien arteko haustura ekarri duela genero musikal horrek, 1950eko urteetan rock and rollak egin zuenaren antzera. Julen Azpitarte BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu gai horri buruzko nondik norakoak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Ez zen deliturik
    Harrera ekintzaileen absoluzioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzten zazpi ekintzaileak errugabe eta zigorrik gabe atera dira Baionako epaitegitik. Auzi honen bukaeraz aritu gara Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin.
    Gaia interesekoa baduzu, aurreko atalak aditu ditzakezu:
    • Akusatuak akusatzaile
    • Zubi eta harresi
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Mozala ahotik kendu ezinik
    Mozal legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urte luze igaro dira Espainiako Gobernuak onartu zuenetik; orduan PP zegoen indarrean, baina PSOEk ere ez du bertan behera utzi. Hamar urte hauetan Poliziek erruz erabili dute legea Euskal Herritarrei isuna paratu eta milioika euroko zigorra ezartzeko. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak hamar urte hauetako datuak bildu eta azaldu dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Denak paperetan daude
    Epsteinen paperak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Jeffrey Epsteinekin lotutako agiriek hautsak harrotu dituzte, luzea baita harekin lotura izan duten ospetsuen zerrenda. Adingabeen sexu trafikoan aritzeagatik epaitua izateko zain zegoela hil zen Epstein, 2019ko abuztuan. Agiriek zenbait pertsona boteretsu ikerketapean paratu ditu, beste batzuk susmopean, eta badira dimisioa eman behar izan dutenak ere. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak auzi horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Etxe seguru bat adingabeentzat
    Barnahus zentroak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sexu abusuak jasaten dituzten umeak artatzeko egitasmo integrala da, Islandian duela 25 urte abiatu zen, eta aurten Euskal Herrira iritsi dena Iruñean eta Gasteizen ireki berri dituzten bi zentroen bidez. Maite Asensio Lozanok Barnahus egitasmoaren sortzailea elkarrizketatu du, eta zentro hauei buruzko azalpenak eman dizkigu.
    14 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…