Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Cerdanen kontraerasoa
    Santos Cerdanen agerraldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Otsailaren 11n Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera joan zen. Batzordea Belateko tuneletako lanen esleipenari buruzkoa bada ere, Nafarroako politikako trapu zikinak atera zituen argitara Cerdanek, UPNko Javier Esparzarekin izandako solasaldi gogorrean. Joxerra Senar BERRIAko kazetaria han izan zen, eta saio hartan gertatutako eta esandakoak azaldu dizkigu.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    18 min
  • Zetazko sare zabala
    Armiarma sareak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki, orain arte aurkitutako handiena topatu dute Albaniaren eta Greziaren arteko kobazulo ilun batean. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak armiarmen mundu lilulagarriaren berri eman digu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Azaleko irakurketek, ondorio faltsuak
    Poliziak atxilotutakoen jatorria ezagutaraztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzak urritik egiten duen moduan, Donostiako Udaltzaingoak ere atxilotzen dituen lagunen jatorria argitara emanen du, gainerako hiriburuetan ez bezala. Eskuina eta eskuin muturra ari da gai hori mahai gainean jartzen, datu horien erabilera okerrak migratzaileen estigma indartu dezakeela jakitun. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu gai horri buruzko xehetasunak.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Torturaren mina baretzeko, feminismoa
    'Tortura feminismotik erreparatu' jardunaldiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Prozesu bat abiatua da torturari begirada feminista batetik heltzeko. Orain arte bildu gabeko begiradak txertatu eta torturaren ondorengo osatze prozesuetan ekarpen bat egin nahi dute, betiere ikuspegi feminista batean oinarrituta. Gurutze Izagirre Intxauspe eta Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariek eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Gaia interesekoa baduzu: Tortura: bortxa politikoa, eta matxista
    15 min
  • Ate kirrinkariak
    Ate birakariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez dira gutxi alderdi eta instituzio publikoetatik atera eta enpresa munduan postu dotoreak topatu dituzten politikariak. Baina legezkoa al da hori? Nola kontrolatzen da? Nork egiten du? Eta batez ere, ohiko jarduna al da gurean? Horri buruz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariarekin.
    15 min
  • Inauteria izan dadin denentzat
    Kaldereroen besta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela sei urte Gaz Kalo Nafarroako ijitoen elkarteen federazioak esan zuen ez zirela eroso sentitzen bestarekin, eta horri buruz hausnarketa egiteko gonbitea luzatu zioten gizarteari. Iruña Taldeak hausnarketa egin ondotik, aurten ez du kaldererorik eginen, muskilen besta baizik. Ijito elkarteen eskariez, inauterietako arrazakeriaz eta Iruña Taldeak egindako prozesuaz hitz egin dugu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariarekin.
    14 min
  • Gaza, burua altxa ezinik
    Gazako zerrendako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Su etena indarrean bada ere, lau hilabeteotan Israelek 500 palestinar baino gehiago hil ditu. AEBen arabera, bigarren fasera pasatu da Donald Trumpek ondu zuen plana. Atal honetan Gazako zerrendan bizi duten egoeraz, planaren faseez eta Trumpek sortutako Bakearen Batzordeaz aritu gara Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzailearekin.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Pedalkadaka, lan duina lortu arte
    Glovoko langileen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan utzi zuen Glovok autonomo faltsuen eredua eta langileak soldatapean kontratatzen hasi zen. Horri esker, Iruñerrian langileen batzordea osatu dute, eta borrokaren bidez lan baldintzak hobetzea lortu dute. Paulo Ostolaza BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak azaldu digu zein diren Glovoko langileen egoera eta erronkak, baita enpresaren jarduteko manera ere.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Ikusezin izateari uzteko paperak
    Migratzaileen ezohiko erregularizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak hartu duen neurria da, eta Hego Euskal Herrian egoera irregularrean bizi diren 30.000 lagun baino gehiagori eraginen die. Edurne Begiristain BERRIAko gizarte gaietako kazetariak neurri horren nondik norakoak azaldu dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Getxon udal gobernuak zutik dirau
    Getxoko Irurak Bat jauregiaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Babestutako jauregi da, eta hirigintza proiektu bat egiteko eraitsi zuten. Hori dela eta hamar lagun auzipetu dituzte, tartean, EAJko hiru zinegotzi. Amaia Agirre alkatearen dimisioa eskatzen duen mozioa onartu du udalbatzak, oposizioko alderdi guziek bat egin dutelako, baina alkate jeltzaleak ez du kargua utziko. Auzi honen alde juridikoa eta politikoa aztertu ditugu Kepa Ugarte Martiarena BERRIAko kazetariarekin batera.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…