Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Ozeanoa zeharkatzeko bide librea: onura edo kaltea?
    EB-Mercosur hitzarmena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Merkataritza libreko akordio hau duela 26 urte hasi ziren negoziatzen, eta bihar sinatuko dute, Paraguain. Europako Batasuneko nekazari eta abeltzain asko protesta handiak egiten ari dira, haien kalterako izanen delakoan. Hitzarmenari buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Ufa... geroz eta beroago!
    Copernicus txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bertan biltzen denez, 2025ean 1,47 gradura iritsi zen Lurraren beroketa, eta inoizko urte beroena izan da Antartikan. Azken hiru urteetan gainditu egin da 1,5 gradu zentigraduko batez besteko tenperatura anomalia. Txostena aletu eta beroketa globalari buruzko gakoak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Iran borborka
    Irango protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduaren 28an hasi ziren, krisi ekonomikoarengatik protesta egiten hasi ziren Teherango merkatariak, baina manifestazioak herrialde osora zabaldu ziren berehala, eta gobernuaren kontrako aldarriak batu zaizkio. Errepresioa handia eta odoltsua izan da. Gainera, AEBek mehatxu egin dute Iranen esku-hartu dezaketela. Protesten nondik norakoak eta Irango egoera aztertu dugu Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetariarekin.
    15 min
  • PSN: lubakia prestatzen
    Nafarroako Gobernuko kontseilari aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maria Txibite lehendakariak gobernuko bozeramailea eta presidenteordea ordezkatu ditu, eta bere hurbileko politikariak sartu ditu gobernuan: Javier Remirez eta Inma Jurio. Aldaketa horietaz eta Nafarroako egoera politikoaz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariarekin.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Nazioarteko zuzenbidea, paper errea?
    Venezuelaren kontrako erasoaren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBek eraso egin zieten urtarrilaren 3an eta presidentea bahitu. Modu horretan nazioarteko zuzenbide arauak urratu ditu Donald Trumpen gobernuak. Erasoaren ondorioez eta geopolitikaz aritu gara Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Ez dute gehiago luzatu nahi
    Euskal presoen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, euskal presoen aldeko manifestazioa antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, ETAk jarduera armatua utzi eta hamabost urtera presoen afera konpontzeko garaia delakoan. Gaur egun euskal presoen egoera zein den azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Loaldian geldiarazita
    Loaren paralisia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Esnatzea eta gorputza ezin mugitzea: hori da loaren paralisia, eta uste baino ohikoagoa da. Iñigo San Martinek bere esperientzia kontatu digu, maiz izaten baitu loaren paralisia. Gaiari buruzko xehetasunak, berriz, Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak eman dizkigu.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du. Xelin eta Maddi Oihenarten Lo hadi aingüria kantua ageri da atalaren hasieran. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Kontinente osora azpiratzeko plana
    AEBk Venezuelari egindako erasoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilaren 3an AEBetako armadako hegazkinek Venezuela bonbardatu eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores bahitu zituzten. Amerikako beste herrialdeetan esku-hartze anitz egin dituzte AEBk azken 200 urteotan; Monroe dotrina eta horren bilakaera dago jarrera inperialista horren atzean, beraz, testuinguru historiko hori azaldu digu Mikel Rodriguez BERRIAko editoreak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    20 min
  • Epaiketa atzekoz aurrera
    Zestoako sei lagunen aurkako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2018an gizon batek bere emakume bikotekide ohia eta haren bost lagun salatu zituen integritate moralaren kontrako delitu batengatik, baina epaiketako testigantzek bestelako errealitate bat agertu dute, akusatutako emakumeak esan baitu akusatzaileak tratu txarrak eman zizkiola, eta gainerako akusatuek babestu baizik ez zutela egin. Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak bertatik bertara jarraitu du auzi saioa eta xehetasunak kontatu dizkigu.
    15 min
  • Pizkundea: Aro berri baten argi
    Oldarraldia eta pizkundea ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte eskasean ehun sententzia baino gehiago eman dituzte euskararen normalizazioaren kontra, eta euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean, Kontseiluak euskalgintzaren indar erakustaldia eginen du abenduaren 27an, Bilbo Arenan, Pizkundea ekitaldiaren bidez. Euskararen egoeraz eta Kontseiluaren ekitaldiaz aritu zaigu Arantxa Iraola BERRIAko kazetaria.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…