Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Azken ekitaldia: museoaren ehorzketa
    Urdaibaiko Guggenheim proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Proiektua bertan behera uztea erabaki du Bilboko Guggenheim museoaren patronatuak, korapilo legalak aipatuta, baina Guggenheim Urdaibai Stop plataformak herri mobilizazioari atxiki dio garaipena. Luze jo duen istorio honen azken berriak eta gakoak azaldu dizkigu Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Gaia interesekoa bazaizu, hauek aditu ditzakezu:
    -Zuzendari berria, lehengo bidean https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/zuzendari-berria-lehengo-bidean_6857690_110_S.html
    -Ametsetako museoa https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/urdaibai_5921257_110_S.html
    17 min
  • Eskuin muturreko haizeak mendebaldetik
    Txileko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pinocheten diktadura bukatu zenetik, lehenbiziko aldiz ultraeskuindar batek aginduko du herrialdean: Jose Antonio Kastek. Hauteskundeen emaitzez eta herrialdeko testuinguruaz aritu gara Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Greba orokorra ortzi mugan
    Martxoaren 17ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal sindikatuek 1.500 euroko gutxieneko soldata ezarri nahi dute Hego Euskal Herrian, eta patronalarekin zein erakunde publikoekin adostasunik lortu ez dutenez, greba orokorrerako dei egin dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia saileko kazetariak aldarrikapen horri buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Erabil daiteke adimen artifiziala kazetaritzan?
    Adimen artifiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifiziala noiz eta nola erabili daitekeen arautu du BERRIAk bere estilo liburuan, eta jardunaldiak antolatu ditu adimen artifizialak kazetaritzan izan duen eraginaz hausnartzeko. Eider Goenaga Lizaso BERRIAko zuzendari ordeak gai horri buruz hitz egin digu.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Euskal Elkargoak amore eman du
    Euskararen Erakunde Publikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte iraun du EEPren berritzearen inguruko krisiak: EEPk eskatu zuen partaide bakoitzak 650.000 euro gehitzea diru ekarpenari, baina Euskal Elkargoak baizik ez zuen onartu. Azkenerako, bakoitzak 100.000 euro gehituko ditu. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAk Baionan duen ordezkaritzako kazetariak azaldu dizkigu auzi honen xehetasunak.
    15 min
  • Luzarrala dardarka
    Lurrikarak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki 4 graduko lurrikara izan da Araban, inguru horietan erregistratutako lurrikararik handiena. Euskal Herrian tarteka izaten dira lurren mugimenduak, gehienak Pirinio inguruetan, baina ez da arrisku sismikoko inguru bat. Arturo Apraiz geologian doktore eta EHUko irakasleak eman dizkigu lurrikarei buruzko azalpenak.
    14 min
  • Mugak jartzen hasteko garaia
    Sare sozialak mugatzeko legeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Australian 16 urtez azpikoek ezin dituzte sare sozialik ibili, berriki onartu duten legearen ondorioz. Beste herrialde askok ere neurriak hartu nahi dituzte adingabeak sare sozialen erabilera gehiegizkotik edota makurretik babesteko. Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetariak gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu
    13 min
  • Hurrengo geltokia: Egia
    Mikel Zabalza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 40 urte pasatu dira Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hil zuenetik, baina oraindik ere bertsio ofizialak ez du halakorik aitortzen. Egunotan autobus bat dabil herriz-herri gertatu zena gogora ekartzen. Duela 40 urtekoak eta gaur egungo egoera azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Nola egiten da ... egiten al da diskorik?
    Diskogintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Durangoko Azokan bertan jendaurrean grabatutako saioa da. Baga-Biga diskoetxeko Iker Aginaga eta Andres Camio “Jitu” Elkarreko musika arduraduna izan dira gaurko atalaren gonbidatuak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    19 min
  • Nola egiten da liburu bat?
    Liburugintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez ohiko formatua du; Durangoko Azokan bertan jendaurrean grabatutako saioa da. Atal honetan liburuez eta editore lanaz aritu dira Ander Majuelo Pamiela argitaletxeko editorea eta Ane Eslaba Txalaparta argitaletxeko editorea.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    18 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…