Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Libre, baina hesituta
    'Cerdan auzia' du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohia espetxetik atera da, baina epaileak dio haren kontrako zantzuak indartu egin direla. Ustelkeriagatik dago auzipetuta. Guardia Zibilaren UCO unitatearen bigarren txostena ezagutu dugunez gero, Joxerra Senar BERRIAko kazetariarengana jo dugu auziaren bigarren parte hau hobeki ezagutzeko.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Gaia interesekoa bazaizu, hauek aditu ditzakezu:
    -Milagroko gerezi ustelak https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/milagroko-gerezi-ustelak_7564650_110_S.html
    -Tunelean argi bila https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/tunelean-argi-bila-1_7801728_110_S.html
    -Argi printzak tunelean https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/argi-printzak-tunelean_7903378_110_S.html
    14 min
  • Osteguna zen diktadorea hil zen eguna
    Francoren heriotza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur duela 50 urte hil zen diktadorea, eta efemeridea aprobetxatuz, BERRIAlagunei egun hura nola bizi izan zuten galdetu diegu. Arantza San Sebastianek, Jabier Altzorrizek, Izaskun Etxeberriak, Kontxita Beitiak eta Aitor Iturriagak haien testigantza bidali digute. Bukatzeko, Mikel Peruarena Ansa BERRIAko editorearekin hitz egin dugu gaiari buruz.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Nor-Nai ez zen nornahi
    Ignacia Zabalo Nor-Nai ilustratzailea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ezagutzen den lehenbiziko emakume irudigile profesional euskalduna izan zen, eta emakume izateagatik, Nor-Nai ezizena erabili behar izan zuen lan egin ahal izateko. Bere omenezko erakusketa abenduaren 18ra arte ikusgai da Donostiako Aiete kultur etxean. Zabaloren bizitzan eta lanean arakatu du Iratxe Muxika Karrion BERRIAko kazetariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Elkartasunak irabazi dio konplizitateari
    Euskal eta palestinar selekzioen arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatekoa egun historikoa izan zela nabarmendu zuen Palestinako selekzioak, eta, egia esan, espektatiba guziak gainditu zituen. Aldarrikapenez jositako egunaren audio kronika da hau.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. ETBk egindako transmisioa aditzen da tarteka. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Adingabeak jokoan nahastuta
    Gazteek jokoarekin dituzten arazoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako datuak ikusita, alarma jo dute ludopatiaren laguntzan eta prebentzioan ari direnek: 14 eta 18 urte arteko gazteen %4k joko nahasmendua dute, eta 15 urterekin hasten dira gazteak ausazko jokoetan. Eskura ditugun datuak aztertu eta egoera zein den analizatu du Julen Ugartemendia Carcedo Nafarroako Hitzako kazetariak.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Partida jokatzea bera irabaztea da
    Euskal eta palestinar selekzioen arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez da ohiko partida izanen, alde batetik, Palestinako selekzioaren egoera zailarengatik, Israelek bi urte baitarama gazatarren kontrako genozidioa egiten; bestetik, euskal selekzioa ez delako ofiziala. Beraz, aldarrikapenak nagusituko zaizkio lehiari. Partidari eta testuinguruari buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzaileak.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Gizonena ere bada ardura
    Antisorgailuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. OMEren zerrendan 20 agertzen dira, askotarikoak, baina horietatik soilik bi dira gizonentzat. Horrek argi uzten du haurdunaldia saihesteko ardura emakumeen bizkar gelditu ohi dela. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyar Zientzia aldizkariko zuzendariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Atalaren hasieran Hemendik At! taldearen Sex-sua kantua aditzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    17 min
  • Altzairuaren jauna ikerketapean
    Jose Antonio Jainaga Sidenor enpresako presidentea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Jainaga eta Sidenor enpresako zuzendaritzako beste bi kide. Leporatzen dietena larria da: Kontrabandoa eta gizateriaren aurkako delitua. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Euskal ondarea, urpetik ur azalera
    San Juan baleontzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 7an uretaratu zuten, Pasaian, ekitaldi handi batean. XVI. Mendeko baleontziaren erreplika da, garai hartako teknikak erabiliz eraiki dutena. Azkenengo lanak egin ondotik, 2027an itsasoratu eta Kanadara iristea nahi du Albaola itsas kultur faktoriak. Ekitaldia bertatik bertara jarraitu du Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko kazetariak, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Armagintzaren 'playlist'-a
    Spotifyren kontrako boikota du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko zenbait musika taldek haien lanak Spotifytik kendu dituzte, musika streming bidez entzuteko plataformak armagintzan egindako inbertsioengatik. Horri buruzko hitzaldia egin dute Iruñeko Geltokin. Uxue Rey Gorraiz Berriako kultur kazetaria han izan da, eta auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Hitzaldia osorik ikusteko: https://youtu.be/5GlZFoVVDyI?si=Vy58azU-N40lDWZp
    15 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…