Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Euskararen geroa (III): Sabaia hausteko beharra
    Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz aritu zaizkigu Arantxa Iraola eta Ekhi Erremundegi BERRIAko Gizarte saileko kazetariak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Euskararen geroa (II): Euskaldunak zahar
    Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoeraz eta etorkizunaz aritu zaigu Arantxa Iraola BERRIAko Gizarte saileko kazetaria.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    10 min
  • Euskararen geroa (I): Euskara arnasestuka
    Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan ikerlanari buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu Arantxa Iraola BERRIAko Gizarte saileko kazetariak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Bakearen atarian edo gerraren korridore amaiezinean?
    Ukrainako gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ia lau urte dira Errusiak Ukrainako lurretan sartzea erabaki zuenetik, eta konponbidea zaila bada ere, zerbait mugitzen hasi dela dirudi. Negoziazioak zertan diren, mahai gainean dauden aukerak eta gatazkaren inguruan dauden elementuak aztertu ditu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Monumentutxo borobil bat hildakoentzat
    Hilarri borobilak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria da munduan halako estela gehien duen lurraldea, eta ondare etnografiko honen inguruko datuak, lanak eta aldarriak azaldu dizkigute Kristina Berasain Tristan BERRIAko kazetariak eta Koldo Colomo Castro etnografiaren zale amorratuak.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • ‘Es tut mir Leid’. Barkamen eske bat, alemanez
    Alemaniako presidentearen bisita eta barkamen eskariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea eta Felipe VI. Espainiako erregea Gernikan izanen dira gaur, eta agintari alemaniarrak barkamena eskatuko du 1937ko bonbardaketarengatik. Baina zertarako balio du barkamenak hainbeste urte pasa ondoren? Horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin eta Iosu Chueca Intxusta historialariarekin.
    15 min
  • Ibis ermitau bat Berbintzanan
    Berbintzanan agertutako ibis ermitaua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Galtzeko arrisku handian dagoen hegazti espeziea da, eta Euskal Herrian ikusi duten lehenbiziko aldia izan da. Orduan, zertan ari zen ibis ermitau bat Nafarroan? Geruza askoko istorio hau Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak kontatu digu.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Ibis ermitauaren soinuak Xeno-canto proiektuarenak dira. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Kulturaren itsasoan, Irlanda itsasargi
    Artistentzako oinarrizko errenta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Artisten II. Mintegian agerian gelditu da euskal kulturgileen egoera prekarioa. Hori dela eta, Irlandara begira paratu gara, han artistentzako oinarrizko errenta probatu ondoren, neurri iraunkor izanen baita. Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak eman digu programa horren nondik norakoen berri.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Hasierako kanta 'Lark in the morning' da, Sláinte taldearena. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Urtu beharreko iceberga
    Indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 25a
    Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez gero, gaiari buruzko gakoak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Hasierako kanta Aurre egingo dizueten emakumeak da, Sastraka gaztetxeko emakume* talde batek grabatutakoa. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Eskubideen kontrako otoitzak
    Antiabortisten kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Joan den astean 21 lagun epaitu zituzten 2022an Gasteizko Askabide klinikaren aurrean bilduta, hara joaten ziren emakumeei jazartzeagatik. Koakzio eta hertsatze delitu bat leporatzen diete. Edurne Begiristain BERRIAk Gasteizen duen egoitzako kazetariak auzi horren ertz guziak azaldu dizkigu.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…