Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizk... more
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 369 episodes available.
November 07, 2025Onespenik gabe bortxa daSexu erasoen definizio juridikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurrerantzean, Euskal Herri osoan onespena egonen da zentroan sexu erasoei buruzko epaiketetan. Izan ere, Frantziako Senatuak onartu du zigor kodean sexu erasoen definizioari «onespena» gehitzea, Espainiak 2022an onartu zuen legearen bide bera hartuta. Gai horri buruzko gakoak azaldu dizkigu Maite Asensio Lozano BERRIAko feminismo gaietako arduradunak.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
November 06, 2025Noren neurrira eraiki nahi dute?Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitzak eraikitzeko prozedurak azkartzeko lege proposamena aurkeztu dute EAJk eta PSEk. Eusko Legebiltzarrean ez du oposizioaren babesik izanen; kanpoan, ekologistak eta etxebizitza sindikatuak aurka agertu dira, izan ditzakeen ondorioengatik. Gai horri buruzko gakoak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariak.Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
November 05, 2025Egia eraikitzeko tresnakEgiaren batzordeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Louis Joinet institutuak GALen garaiko estatu terrorismoari buruzko egia agerrarazi nahi du, eta horretarako, besteak beste, egiaren batzorde bat ere osatu nahiko luke. Tresna horrek zertarako balio duen azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
November 04, 2025Aro baten aurpegiaTutankamonen momiaren aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte azaleratu zuten faraoiaren momia, mundu osoan zabaldu zuen ikusmira eta jantzita zeraman urrezko maskara Antzinako Egiptoko zibilizazioaren ikur bilakatu da. Aurkikuntza horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
November 03, 2025Urrun maitasunaAstrid Lejueeren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Senar ohiaren tratu txarrengatik eta prekaritateagatik, otsailean Eskoziatik ihes egin zuen semearekin, eta Euskal Herrira itzuli. Berriki semea aitarengana bidali dute, Eskoziara, Paueko prokuradorearen aginduz. Auzi horri buruzko ertz guziak azaldu dizkigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more14minPlay
October 31, 2025Eta konstituzioa aldatuko bagenu?Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen elkartea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziaren menpeko lurraldeetan mintzo diren hizkuntza gutxituak biltzen dituen kolektiboa elkarte bihurtzeko batzar nagusia egin berri du Baionan, eta aurrera egiteko jarraitu beharreko estrategiez aritu dira. Gai horri buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
October 30, 2025Iraganeko arimak berpiztu diraGau beltza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBetako masa kulturak Halloween Euskal Herrira ekarri zuelarik ohartu ziren asko kalabazak hustu eta kandelak paratzearena aspaldiko kontua zela gurean. Gau beltza ospatzeari ekin zioten, eta gaur egun herri eta auzo askotan egiten da. Ospakizun hauen nondik norakoak azaldu dizkigu Josu Ozaita Azpiroz antropologoak.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more16minPlay
October 29, 2025Mugimendu morearen marra gorriaTransfobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Geroz eta esplizituagoa da transfobia Euskal Herrian ere, eta BERRIAk mugimendu transfeministako kideengana jo du gai horri buruz hitz egiteko eta hausnartzeko. Elkarrizketa horren mamiaz aritu gara Isabel Jaurena BERRIAko gizarte gaietako koordinatzailearekin.Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
October 28, 2025Torturaren aurpegi batDiego Perez de los Cobosen kontrako salaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pello Alcantarilla euskal preso ohiak paratu du salaketa, bere torturatzaileen artean identifikatu duelako. Iosu Alberdi Berriako politika saileko kazetariak azaldu digu auzia.Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more12minPlay
October 27, 2025Argi printzak tuneleanCerdan auziari lotutako ikerketa batzordea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Acciona eta Servinabar enpresei esleitutako kontratuak aztertzen ari dira Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Belateko tuneletatik hasi dira, eta kontratazio mahaiko kideen deklarazioen ondotik jakin beharrekoak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko Politika saileko kazetariak. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more16minPlay
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 369 episodes available.