Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Sexu hezkuntzaz hitz egin behar dugu
    Bernedoko euskal udalekuen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zenbait familiek han gertatutakoei buruz egindako salaketak lehenik, eta hezitzaileen kontra zabaldutako mezuek ondoren, polemika bizia piztu dute. Eztabaidaren zentroan batez ere dutxa mistoak eta biluztasuna egon direnez, sexu hezkuntzaz hitz egitea erabaki dugu, Maite Asensio Lozano BERRIAko feminismo gaien arduradunarekin.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Akusatuak akusatzaile
    Harrera ekintzaileen kontrako auzi saioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzte zazpi ekintzaile. Epaiketa Baionan izan da, eta saioa auzi politikoa salatzeko baliatu dute ekintzaileek. Epaiketaren berri eman digu Leire Casamajou Elkegarai kazetariak, BERRIAk Baionan duen egoitzan aritzen dena.
    14 min
  • Legez kanpoko eraikinen zimendu sendoak
    Legez kanpoko eraikinak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken urteotan, hainbat eraikin eraisteko agindua eman dute ebazpen ugaritan, baina horietako asko ez dituzte oraindik bete. Afera horri buruzko argibideak eman dizkigu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Gazarako plan bat, Trumpen neurrira
    Trumpen Gazarako plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte igaro dira Israelek Gazaren kontrako sarraskia hasi zuenetik, eta negoziazio aldi berria ireki da Israel eta Hamasen artean. Donald Trump AEBtako presidenteak ultimatuma emanda, bere plana ezarri du mahai gainean. Plan horren nondik norakoak eta Gazako egoera azaldu dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Aurrera egiteko oinarriak
    Batuz aldatu prozesua eta euskara eskakizunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batetik, askotariko eragilek sinatu dute euskara biziberritzeko adostasuna biltzen duen dokumentua. Bestetik, hizkuntza eskakizunak erreformatzeko proposamenak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu bi gai horiei buruzko azalpenak
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Goia jota, alde eginen du
    Eneko Goia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urtez izan da Donostiako alkate, eta urriaren 16an dimisioa emanen du, agintaldiaren erdi-erdian. Hamarkada bateko kargualdiari errepasoa eman diogu Jon Olano Urain BERRIAko editorearekin.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Tentsio betean, neurriak eskas
    Tentsio handiko eremuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuari muga ezartzeko aukera dute eremu horietan dauden udalerriek, Euskal Herrian dagoeneko 59 dira eta beste batzuk eskaria tramitatzen ari dira. Tentsio eremuek eskura dituzten tresnez eta izan ditzaketen eraginez aritu zaigu Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Ez da tranbia huts bat
    CAF enpresaren Jerusalemgo tranbiaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak azaldu ditu proiektuaren gako nagusiak, eta enpresa horretako langileek proiektuaren aurka egingo duten elkarretaratzeaz ere hitz egin du.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Mapa edo ispilu desitxuratu bat
    Munduko mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekuatoretik urrun dauden herrialdeak diren baino handiago irudikatzen ditu Mercator proiekzioak, eta Lurraren ikuspegi desitxuratua erakusten du. Horri aurre egiteko, Equal Earth proiekzioa proposatzen dute, herrialde guztiak proportzio bertsuan ikus daitezen. Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariak auzi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
    Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • Euskara, diru-truk
    Euskara ikasteko laguntzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian euskaraz ikastea ez da doakoa gaur gaurkoz, nahiz eta administrazioek urratsak egin dituzten bide horretan. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak eman dizkigu gaiari buruzko xehetasunak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…