Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Biktimak dira, bai, baina...
    Txiki eta Otaegi ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. 50 urte igaro dira diktadura frankistak fusilatu zituenetik, eta gertakari hura gogoratu eta udan sortutako polemikaz aritu gara Gurutze Izagirre BERRIAKO Politika saileko koordinatzailearekin eta Josu Alberdi politika gaietako kazetariarekin. Izagirrek 'Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko' dokumental laburraren nondik norakoak azaldu ditu eta Alberdi Txiki eta Otaegiri egindako omenaldien inguruan sortutako polemikaz aritu da.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko: https://www.berria.eus/bideo-aktualitatea/https-youtu-be-umc312akde4_7788616_110.html
    16 min
  • Euskal zinema dirdirka
    Donostiako Zinemaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Garazi Karrera Lopetegi BERRIAko kazetaria bertatik bertara ari da Zinemaldia jarraitzen eta Kursaalen grabatzen du 25. fotograma saioa. Zinemaldian bizitakoez eta euskal zinemaren egoeraz aritu zaigu.
    14 min
  • Palestinaren aitortza ez da aski
    Palestinaren aitortza ez da aski
    Palestina eta Nazio Batuen Erakundea ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. NBEren urteko Batzar Orokorra abian da, eta aurretik Palestinari buruzko bilkura egin dute. Dagoeneko NBEko 193 herrialdeetatik 157k aitortu dute Palestina estatua. Hala ere, Israelek ez ditu Gazako sarraskia eta Zisjordaniako okupazioa gelditu. NBEk eta munduko herrialdeek Palestinako auziarekin zer jarrera duten azaldu digu Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Sterin: Ultra bat Miarritzen
    Pierre-Edouard Sterin aberats ultrakontserbadorea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturreko ideiak zabaltzeko plan bat dauka, eta tokian tokiko estrategia baliatu nahi du horretarako. Ipar Euskal Herrian ere sartu du bere dirua, Miarritzeko Olympique errugbi taldean, besteak beste. Aberats erreakzionario honen profila eta Ipar Euskal Herriarekin duen lotura azaldu dizkigu Oihana Teyseyre Koskarat Ipar Euskal Herriko erredaktore buruak.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Hitz egin dezagun menopausiaz
    Menopausia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Askotan ezkutuan gelditzen den gaia izanik, emakume askok ez dute informazio aski azken hilekora gerturatzerakoan. Juncal Alzugarai Zurimendi sexologian eta zoru pelbikoan adituak eman dizkigu gai horri buruzko argibideak. Gainera, Baionako ospitalean menopausia saila ireki dute aurten, eta horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Joanes Etxeberria Martinez Ipar Euskal Herriko Hitzako kazetariak.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    17 min
  • Hil ondoren ere, solidario
    Testamentu solidarioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hil ondotik ondasunak banatzerakoan posible da dohaintza bat egitea elkarte, egitasmo edo erakunderen bat babesteko, eta horri legatu solidarioa deitzen zaio. Ainara Lasa BERRIAko marketin saileko arduradunak azaldu digu zertan datza eta nola egin daitekeen.
    13 min
  • Tunelean argi bila
    Belateko tuneletako lanen esleipen prozesua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cerdan auzia dela-eta, Acciona eta Servinabar enpresei adjudikatutako obra publikoak aztertzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuak Ustelkeriaren Aurkako Bulegoari. Honek ebatzi du irregulartasun administratiboak izan zirela. Ion Orzaiz BERRIAk Iruñean duen delegazioko kazetariak azaldu dizkigu Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren ondorioak.
    Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Israelen garro luzeak
    Euskal Herrian dauden eta Israelekin harremana duten enpresak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Irailaren 10ean 'Ibaitik itsasora' Palestinaren aldeko martxa abiatu zen Tuteratik Hendaiara, eta aipatutako enpresa horiek seinalatzeko baliatu dute protesta. Txuri Ollo BDZ taldeko kideak eman digu horren berri, eta Saioa Alkaizak azaldu digu zergatik egin dion uko Igartza sariari.
    Atal hau Nagore Arinek editatu du.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Harrera, horitutako argazki bat
    2015eko migrazio krisia izan du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urte hartako udan Europarako bidea hartu zuten 900.000 pasa migratzailek. Hamar urtetan etorkinekiko jarrera nola aldatu den ikusteko, Maddi Iztueta Olano Berriako Mundua saileko kazetariarekin solastatu gara.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Urrutiko sustraiei lotuta
    Boiseko (AEB) euskal diaspora du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Uztailean Jaialdia antolatu zuten, bost urtetik behin ospatzen duten besta. BERRIA han izan zen, eta bildutako testigantzekin 'Jaialdiaren sustraietan' dokumentala argitaratu du. Nagore Arin BERRIAko kazetari eta dokumentalaren zuzendariak azaldu dizkigu Boiseko euskal diasporaren nondik norakoak.
    Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…