Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizk... more
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 320 episodes available.
February 12, 2025Buru aldaketa Euskadi Buru BatzarreanEBB berritzeko prozesua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok beren hautagaitza baztertuta, Aitor Estebanek bidea libre du EAJko presidente izateko. Xabier Martin BERRIAko politika saileko kazetariak aletu dizkigu prozesu honetako gako nagusiak.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
February 10, 2025'La Négresse': auzoa eta auzia'La Négresse' auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Izen hori duen auzoaren izena aldatzeko agindu dio epaileak Miarritzeko Herriko Etxeari, «giza duintasunari» eragiten diolako. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak eman dizkigu auziari buruzko xehetasunak.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more13minPlay
February 07, 2025Zabor guzia bildu gabe dago oraindikZaldibarko zabortegiaren hondamendia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela bost urte luizia izan zen zabortegian eta bertako bi langile hil ziren. Gertatu zena gogora ekartzeaz gainera, gaur egun auzia zertan den azaldu digute Imanol Magro Eizmendi eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko kazetariek.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
February 05, 2025Sua, sua!Suteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilean zenbait sute piztu dira Hego Euskal Herrian. Kristina Martin BERRIAko kazetaria suteen jatorriaz, prebentzioaz eta suhiltzaileen lanaz hitz egin digu.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more11minPlay
February 03, 2025Euskara ez ikasteko hamaika zioEuskara ez dakitenek euskaltegiekin duten harremana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Siadecok ikerketa bat egin du hori aztertzeko, eta galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Zergatik ez dute izenik eman euskaltegian? Zein da euskara ikasteko asmoa dutenen motibazioa? Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketa horren xehetasunak.Atal honetan Oskorri taldearen 'Euskaldun berriaren balada' agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more12minPlay
January 31, 2025Ibarretxe plana: ahalegin baten kronikaIbarretxe plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hogei urte Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Espainiako Diputatuen Kongresura joan zen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako estatutua erreformatzeko proiektua defendatzera. Madrilen atea itxi zioten. Gertakari politiko historiko hori gogoratu dugu Imanol Murua garai hartako BERRIAko politika saileko kazetariarekin.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
January 29, 2025Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileakGipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak azaldu digu auzi juridikoa, eta Gurutze Fernandez Callejo Donostiako MK programako arduraduna aritu zaigu Gipuzkoako eskola kirolaren multikirol ereduaz.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
January 27, 2025Zubi eta harresiHarrera ekintzaileen kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar abiatuko da zazpi lagunen kontrako auzia, Baionan, Korrikaren bidez 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren xehetasunak. Gainera, Añamari Koskarat boluntarioak bere esperientzia kontatu digu, duela hiru urte Frantziako Poliziak atxilotu baitzuen lau gazte maliarri laguntzeagatik.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more15minPlay
January 24, 2025Sua eten da; miseria, ezIsrael eta Hamasen arteko su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek 15 hilabetez setiatu du Gazako zerrenda, eta 47.000 lagun inguru hil ditu. Su-etenaren nondik norakoak eta gaur egungo egoeraz mintzatu gara Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more14minPlay
January 22, 2025Goazen, lagunok, sare sozial sanoen bilaSare sozial libre eta federatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Goazen, lagunok' egitasmoak «sare sozial toxikoak» alde batera utzi eta fedibertsoarekin bat egitera deitu dute. Baina zer da fedibertsoa? Zer da Mastodon? Zergatik hara eta ez beste leku batera? Gai horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Beñat Irasuegi Ibarra 'Goazen, lagunok' egitasmoko koordinazio taldeko kideak.Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu....more16minPlay
FAQs about Berriketan:How many episodes does Berriketan have?The podcast currently has 320 episodes available.