Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Eta argi guziak itzali ziren
    Itzalaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Astelehenean Euskal Herria eta Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe gelditu zen eguerdian. Oraindik gauza asko daude argitzeko, baina gertatutakoa ulertzeko gako nagusiak azaldu dizkigute Irune Lasa eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariek, eta Itziar Zubia Olaskoaga eta Alvaro Campos-Celador EHUren Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerlariek.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Finantzak jaun eta jabe
    Finantzarizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekonomia produktiboa nagusi zen garaitik ekonomia espekulatiboaren garairako trantsizioari deitzen zaio finantzarizazioa. Prozesu hori, inbertsio sozietateak eta funts subiranoak zer diren ulertzeko Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariarengana jo dugu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Pabilioien aroa
    Euskal musika industriaren kultur eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal talde batzuek pabiloi handiak betetzeari neurria hartu dioten garai honi 'Pabiloien aroa' deitu dio Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Berarekin aritu gara eredu horren argiez eta itzalez hausnartzen.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Agorafobia: barrua dardarka hasten denekoa
    Agorafobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Barruko dardara deitutako film laburra egin du Maider Arrutik, bere bizipenak azaleratu eta agorafobia zer den erakusteko. Arrutik berak eta Maider Gorostidi Agifes elkarteko psikologoak azaldu dizkigute gaitz honen nondik norakoak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Bortizkeria obstetrikoa, azken lerroan
    Indarkeria obstetrikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki Ane Lekanda Alzibarrek ginekologoarengandik indarkeria obstetrikoa jaso duela salatu du, eta ezkutuan egon ohi den gai hori mahai gainean paratu du horrela. Kasu horren berri eman digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak, eta hortik abiatuta, indarkeria obstetrikoari buruzko xehetasunak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako koordinatzaileak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Muga zergen ofentsiba
    Donald Trumpek ezarritako muga zergak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarifa orokorra %10ekoa da, baina herrialde batzuei zerga altuagoak ezarri dizkio, Txinari eta Europako batasunari, adibidez. Neurri honek kalteak eragin ditu munduko merkatuetan, eta egoera hori aztertu dugu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Euskal esklabisten historia
    Euskal Herriko iragan esklabista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Denbora luzez zabaldu da Euskal Herrian esklabotzarik egon ez zelako ustea, baina ez da hala, 1990eko hamarkadatik historialariek kontrakoa esaten dute. Gure herriko iragan esklabistari eta gaur egun horrek utzi dituen arrastoei erreparatu diegu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Karrikan eman dute lezioa
    Irakasle publikoen grebak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sare publikoan aritzen diren irakasleek bederatzi egunez egin dute greba, eta negoziazioan ari dira Eusko Jaurlaritzarekin. Nafarroan mobilizazioak egin dituzte irakasle publikoek, urte hasieran hiru greba egin ondotik. Lan gatazka horiei buruzko xehetasunak eman dizkigute Irati Urdalleta Lete eta Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariek.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • EAJko lemazain berria
    Aitor Esteban EAJko buru berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Andoni Ortuzarren lekukoa hartu berri du Estebanek Euskadi Buru Batzarreko lehendakari gisa, eta bidelagun izanen dituen EBBko gainerako kideak ere aurkeztu dituzte. Xabier Martin BERRIAko politika saileko kazetariarekin solastatu gara horri buruz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    10 min
  • Ikasle anitz, euskarari bizkar emanda
    Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lurralde horietan ikasleen gehiengoak ez du inolako kontakturik euskararekin. Nafarroan D ereduak langa jo duela dirudi, eta Iparraldean oraindik bide luzea gelditzen da aurretik. BERRIAko Gizarte saileko bi kazetarik egin dute datuen gaineko analisia: Ion Orzaizek eta Ekhi Erremundegi Belokik, Iruñeko eta Baionako bulegoetatik, hurrenez hurren.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…