Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Seaska: Errespetua baizik ez dute eskatzen
    Seaskaren egoera eta aldarriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Hezkuntza ministerioak ez dizkiela baliabide aski ematen salatu dute, eta irakasle faltan daude. Protesta eginen dute gaur, Baionan. Ekhi Erremundegi Beloki kazetariak azaldu digu auzia. Hezkuntza gaiak lantzen ditu BERRIAk Baionan duen ordezkaritzan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Hodeiko oinordetza
    Borondate digitala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ondasunak oinordekotzan uzten diren modu berean utz daitezke identitate eta ondare digitalak. Pertsona gehienak arrastoa uzten ari dira Intereneten, baina oso gutxi dira hil aurretik horrekin zer egin idatzita uzten dutenak. Gai horri buruzko azalpenak eman dizkigu Nerea Intxausti Castiñeira BERRIAko kazetariak.
    Atalaren hasieran Oskorriren Katuen testamentua abestia agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • Lurra defendatzeagatik,«kriminalak»
    Aroztegiko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2021eko udaberrian hirigintza proiektu handi bat egiteko lanak geldiarazi zituzten herritarrek Lekarozen (Baztan, Nafarroa), baina gaurtik ostiralera bitarte zazpi lagun epaituko dituzte protesta horretan parte hartzea leporatuta. Aroztegiko proiektuarekin gertatutakoak bildu ditugu atal honetan, eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren nondik norakoak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Aniztasuna olatu erreakzionarioaren ituan
    LGTBIfobia eta, batez ere, transfobia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren kontrako eguna da, eta LGTBI taldeek ohartarazi dute olatu erreakzionarioak ituan dituela kolektiboko kideak. Egoera zein den aztertu dugu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako arduradunarekin eta Mikel Garcia Martikorena BERRIAko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Arituz aldatuko da
    Euskaraldia eta Ariguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa masiboa. Dagoeneko ezagun zaizkigu 'ahobizi', 'belarriprest' edo 'arigune' bezalako kontzeptuak, baina horien atzean ikerketa eta gogoeta sakonak daude. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu xehetasunak.
    Atalaren hasieran Euskaraldiko aurtengo kanta agertzen da, Bulego taldearen 'Gure bihotzaren taupadak'. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Habent papam: Leon XIV.a
    Leon XIV.a du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara aita santu berriaz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Genetikan kopiatu eta itsatsi
    Edizio genetikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Colossal Biosciences enpresak duela 13.000 urte desagertutako otso espezie bat berpiztu duela iragarri zuen apirilean, otso grisari aldaketa genetikoak eginda. CRISPR teknika da edizio genetikoa egiteko erabiltzen dena. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak, eta Ainara Castellanos Rubio genetikan aditu eta Ikerbasque ikertzaileak eman dizkigute gaiari buruzko argibideak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Apaizak giltzapean
    Konklabea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasiko da Vatikanoan Aita Santua aukeratzeko prozesua. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara prozesu horretaz eta zenbait bitxikeriaz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Ilargiraino eta buelta
    'Maite zaitut' kantua eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 20 urte bete dira kantu hori argitaratu zenetik, eta larunbatean Maite Zaitut jaialdia egin zuten euskal pailazoei herri omenaldia egiteko. Amagoia Mujika Maite Zaitut elkarteko kideak kontatu digu pailazoen ekarpena zein izan den, eta Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak jaialdiko kronika egin digu.
    Atal honen Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazo taldearen kanta hauek agertzen dira: 'Maite zaitut', 'Ooo laa riii', 'Pirritx eta Porrotx', eta 'Marimotots'. 'Maite zaitut' kantaren zenbait bertsio ere agertzen dira: Lax‘n’Busto, Demode Quartet eta Euskadiko Orkestrak egindakoak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Potasas: argi bat ilunpean
    Nafarroako Potasas meatzeko itxialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte izan zen, eta Nafarroako langile borrokaren historian mugarri bat ezarri zuen. Potasaseko 47 langilek 14 eguneko itxialdia egin zuten lurrazpian, meatzean sartuta. Maiatzaren Lehenaren bueltan, memoria egin dugu Nerea Perez Ibarrola NUPeko irakasle eta ikertzailearekin batera.
    Atal honen hasieran Fermin Balentziaren 'Huelga de Motor Ibérica' kanta agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…