Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Txantrea: Eskuz esku eraikitako auzoa
    Iruñeko Txantrea auzoaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 75 urte sortu zen, eta lehenbiziko etxeak bizilagunek eraiki zituzten. Nortasun handiko langile auzoa, gizarte mugimendu zabalekoa eta borrokarako gogoa zainetan daramana. Imanol Satrustegi NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialariak kontatu digu auzo horren historia.
    Atal honen hasieran Barrikada taldearen 'Barrio conflictivo' kanta agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Rosa Zarra: Bai, Ertzaintzak hil zuen
    Rosa Zarraren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak onartu du Ertzaintzaren pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zela duela 30 urte. Jon Ordoñez Garmendia BERRIAko kazetariak azaldu digu auzia. Horrekin batera, Pasaiako sarraskian Poliziak hildako lau militanteak ere aitortu ditu Jaurlaritzak, eta horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Semeena, estalitako indarkeria matxista
    Semeek egiten duten indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian, eta bi kasuetan semeak izan dira hiltzaileak, eta haien amak, biktimak. Sarri isilpean gelditzen den indarkeria matxista horri erreparatu diogu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako kazetariarekin. Miren Orozko gizarte langile eta generoan adituaren iritzia ere bildu dugu atal honetan.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • Gerra hotsak Europan (II)
    Ukrainako gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hiru urte hasi zen Ukrainiako inbasioa, eta berriz ere lehen planoan agertu da gerra, AEBak Ukrainarekin eta Errusiarekin negoziatzen ari baitira. Gatazka honen inguruko xehetasunak eman dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Euskoa, zabaltzeko bidean
    Euskoa eta hura hedatzeko bidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamabi urte sortu zen euskoa moneta, baina oraingoz Ipar Euskal Herrian baizik ezin da erabili. Orain Oiartzualdean eta Baztanen egin nahi dute proba. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Urko Iridoy Alzelai BERRIAko kazetariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Gerra hotsak Europan (I)
    Europa berrarmatzeko plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Europa berriz armatu' deitutako plana onartu dute Europako Batasuneko 27 estatu kideek eta Europa gerrarako prestatu behar dela ohartarazi dute agintariek. Giro beliko horren analisia egin dugu Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • Euskaldun baten boleroa
    Maurice Ravel musikagilea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 150 urte sortu zen, Ziburun (Lapurdi) eta mundu osoan da ezaguna bere musika, batez ere Boleroa. Marta Garcia BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu Ravelen bizitzaren eta obraren nondik norakoak.
    Atal honetan Maurice Ravelen Bolero aditu daiteke, Euskadiko Orkestrak Robert Trevino zuzendariarekin interpretaturik. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • B12: Ezinbesteko bitamina
    B12 bitamina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Beste animalia batzuk janez lortzen dute askok, baina ez da ezinbestekoa hori egitea, osagarriak ere hartu baitaitezke. Hori da, besteak beste, beganoek eta begetarianoek egiten dutena. Bitamina honi buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Irene Barañano Diaz BERRIAko kazetariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Aro berri bat Kurdistanen
    Kurdistango egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abdullah Ocalan lider kurduak armagabetzeko eta desegiteko eskatu dio PKK Kurdistango Langileen Alderdiari, eta hark su etena agindu du. Gatazkaren nondik norakoak azaldu dizkigute Arantxa Elizegi Egilegor eta Mikel Peruarena Ansa BERRIAko editoreek.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    19 min
  • Gazteako langileen 'desgastea'
    2025 Gaztea Sariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gala bertan behera utzi dute antolatzaileek, Gaztea eta EITB Musika irratietako langileek greba egiteko asmoa zutelako. Azkenean ez galarik, ezta grebarik ere, baina langileen baldintza kaxkarrak agerian gelditu dira. Iratxe Muxika Karrion BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu auzi horren gako nagusiak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…