Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • 'La Négresse': auzoa eta auzia
    'La Négresse' auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Izen hori duen auzoaren izena aldatzeko agindu dio epaileak Miarritzeko Herriko Etxeari, «giza duintasunari» eragiten diolako. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak eman dizkigu auziari buruzko xehetasunak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Zabor guzia bildu gabe dago oraindik
    Zaldibarko zabortegiaren hondamendia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela bost urte luizia izan zen zabortegian eta bertako bi langile hil ziren. Gertatu zena gogora ekartzeaz gainera, gaur egun auzia zertan den azaldu digute Imanol Magro Eizmendi eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko kazetariek.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Sua, sua!
    Suteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilean zenbait sute piztu dira Hego Euskal Herrian. Kristina Martin BERRIAko kazetaria suteen jatorriaz, prebentzioaz eta suhiltzaileen lanaz hitz egin digu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    11 min
  • Euskara ez ikasteko hamaika zio
    Euskara ez dakitenek euskaltegiekin duten harremana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Siadecok ikerketa bat egin du hori aztertzeko, eta galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Zergatik ez dute izenik eman euskaltegian? Zein da euskara ikasteko asmoa dutenen motibazioa? Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketa horren xehetasunak.
    Atal honetan Oskorri taldearen 'Euskaldun berriaren balada' agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    12 min
  • Ibarretxe plana: ahalegin baten kronika
    Ibarretxe plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hogei urte Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Espainiako Diputatuen Kongresura joan zen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako estatutua erreformatzeko proiektua defendatzera. Madrilen atea itxi zioten. Gertakari politiko historiko hori gogoratu dugu Imanol Murua garai hartako BERRIAko politika saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak
    Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak azaldu digu auzi juridikoa, eta Gurutze Fernandez Callejo Donostiako MK programako arduraduna aritu zaigu Gipuzkoako eskola kirolaren multikirol ereduaz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Zubi eta harresi
    Harrera ekintzaileen kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar abiatuko da zazpi lagunen kontrako auzia, Baionan, Korrikaren bidez 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren xehetasunak. Gainera, Añamari Koskarat boluntarioak bere esperientzia kontatu digu, duela hiru urte Frantziako Poliziak atxilotu baitzuen lau gazte maliarri laguntzeagatik.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Sua eten da; miseria, ez
    Israel eta Hamasen arteko su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek 15 hilabetez setiatu du Gazako zerrenda, eta 47.000 lagun inguru hil ditu. Su-etenaren nondik norakoak eta gaur egungo egoeraz mintzatu gara Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Goazen, lagunok, sare sozial sanoen bila
    Sare sozial libre eta federatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Goazen, lagunok' egitasmoak «sare sozial toxikoak» alde batera utzi eta fedibertsoarekin bat egitera deitu dute. Baina zer da fedibertsoa? Zer da Mastodon? Zergatik hara eta ez beste leku batera? Gai horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Beñat Irasuegi Ibarra 'Goazen, lagunok' egitasmoko koordinazio taldeko kideak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Trump 2: marrazoaren itzulera
    Donald Trumpen bigarren agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur izendatuko dute AEBetako presidente, bigarren aldiz. Bere asmoez, promesez eta egin ditzakeen politikez aritu gara Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin eta Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…