Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Abortua despenalizatzen hasi zenekoa
    Veil Legearen 50. urteurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaurko egunez 1975ean despenalizatu zen abortua Ipar Euskal Herrian, eta horrek eragina izan zuen Euskal Herri osoan. Mugimendu feministak ohartarazi du eskubide hori defendatzen jarraitu beharra dagoela oraindik ere. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara gaiari buruz.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Carlos Gimeno ePAIaren zain
    Nafarroako PAI Legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Steilas sindikatuak legearen kontrako helegitea paratu zuen 2023an, eta Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du, legez kanpokoa izan daitekeelakoan. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren nondik norakoak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Zientzialariak jomugan
    Zientzialarien kontrako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zenbait ikerketek agerian utzi dute zientzialari askok erasoak jasan dituztela komunikabideetan dibulgazioa egiteagatik. Maider Eizmendi Gureiker taldeko ikerlariak hurbiletik aztertu du gaia, eta gako nagusiak azaldu dizkigu. Gainera, Virginia Garcia eta Gorka Oribe zientzialarien bizipenak jaso ditugu.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Maduro hirugarren agintaldiaren atarian
    Venezuelako presidentearen izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur da inbestidura eguna, eta Nicolas Maduro prest dago hirugarren agintaldiari ekiteko. Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko hautagaiak bere burua du irabazletzat, eta esan du Caracasera joanen dela presidente kargua hartzera. Egoeraren berri eman digute Maider Galardi F. Agirre eta Zuriñe Rodriguez Lara kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileek, Caracastik.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    16 min
  • Mugimendu berritu bat, taupaka
    Taupa mugimendua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzaleen Topaguneak lau urteko hausnarketa prozesua egin du, eta aurrerantzean Taupa mugimendua izanen da. Aldaketa horren nondik norakoak azaldu dizkigu Irati Iziar Taupako lehendakariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • François Bayrou: Bearnes bat Matignonen
    Frantziako krisi politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan Asanblea Nazionalerako hauteskundeak egin zirenetik, ezegonkortasuna da nagusi Parisen. Michel Barnierrek hiru hilabete iraun ditu lehen ministro karguan, eta François Bayrou paratu dute bere lekuan. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak eman digu egoera politikoaren berri, eta Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika gaietako kazetariak azaldu digu Bayrou nor den.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Bakegileen kontakizuna
    ETAren armagabetze prozesuaz bakegileek egindako kontakizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2019an Eusko Jaurlaritzak bere bertsioa argitaratu zuen txosten batean, eta kontakizuna «faltsua eta interesatua» dela salatu dute prozesu hartan engaiatu ziren bakegileek. Ekhi Erremundegi Beloki eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko kazetariek eman dizkigute xehetasunak.
    17 min
  • Bukatu da showa
    @Denuncias_euskalherria Instagram kontuko salaketak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 20tik emakume anonimoek bidalitako 250 sexu eraso baino gehiagoren testigantzak argitaratu dituzte. Nerea Intxausti Castiñeira BERRIAko kazetariak eta Maider Galardi F. Agirre BERRIAko zutabegile, ikerlari eta kazetariak eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    14 min
  • Bahiketa, bortxaketa eta hilketei argia
    1979 eta 1980 urteen artean motibazio politikoz izandako eraso, bortxaketa eta hilketak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gehienak Errenteria inguruan izan ziren eta erasotzaileek emakume gazteak izan zituzten jo-puntuan. Erasotzaileek zigorgabetasun osoz jarduten zuten eta eskuin muturreko talde parapolizialekin lotuta zeuden. Argituz elkarteak salatu ziren kasuen bilduma osatu du. Auziari buruzko xehetasunak eman dizkigu Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min
  • Baxar al-Assad: Bat-batean erori da
    Siriako gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. HTS muturreko koalizio islamistak ezusteko erasoa abiatu zuen azaroaren 27an, eta hamaika egunen buruan Baxar Al-Assad presidenteak Siriatik ihes egin du. Egoera nahasi eta zalantzaz beteriko horretaz aritu gara Mikel Rodriguez BERRIAko editorearekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    15 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…