Berriketan

Berriketan

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Berriketan episodes

  • Ilunaren lilura
    Zulo beltzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten 'Gaia BH3' zulo beltza aurkitu dute, inoiz aurkitu duten izar-zulo beltz masiboena. Zulo beltzez eta aurkikuntza horretaz aritu gara Miren Millet Kutxa fundazioko kide eta Donostiako planetarioko arduradunarekin.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    13 min
  • Ogi beltza, urrezko ogi
    Taloak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Garai batean eguneroko ogi zena, kapritxo bihurtu da gaur egun. Taloaren bilakaeraz mintzatu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
    Atal honetan Kaxianoren Errotan kantua agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    12 min
  • Bardo baten agurra
    Benito Lertxundiren ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Musika ibilbidea bukatutzat eman du Lertxundik, eta kantuz-kantu 60 urteko bidea errepasatu dugu Badok musika atariko arduradun Gorka Erostarbe Leundarekin.
    Atal honetan Benito Lertxundiren kantu hauek agertzen dira: 'Aire delizius hontan', 'Loretxoa', 'Illunpetako gizona', 'Herribehera', 'Maria Solt eta Kastero', 'Urrundik heldu naiz', 'Udazken koloretan', 'Itsasoari begira', 'Zuhaitzen denbora' eta 'Ez nabil ezeren'. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    19 min
  • Euskara: larrialditik indarraldira
    Euskararen larrialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kontseiluak ohartarazi du euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuren azken hamarkadetako susperraldia eten egin dela, eta mobilizazio handi bat iragarri du heldu den urteko abendurako. Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    13 min
  • EHU: Bide berri bat zabal ezazu
    EHUko errektoretzarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Joxerramon Bengoetxea aise gailendu da bozketan, eta bera izanen da errektore berria sei urtez. Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak azaldu dizkigu hauteskunde hauetako gako nagusiak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    11 min
  • Nor da nor EAJko buru batzarretan?
    EAJren herrialdeetako presidente berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost lurraldeetako buru batzarrak berritu ditu alderdi jeltzaleak, eta banaka-banaka aztertu dugu leku bakoitzeko gidaritza nork eramanen duen Xabier Martin BERRIAko Politika saileko kazetariarekin.
    12 min
  • A25: Konponbide ez dena arazoaren parte baita
    Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur mobilizazioak eginen ditu Euskal Herriko mugimendu feministak Ez bazara konponbidea, arazoa zara mezuarekin. Bilgune Feministako Elene Lopetegi eta Ekhi Petriati gurekin aritu dira indarkeria matxistaz eta gizonen arduraz solastatzen.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Etxepareren bizitza jalgi da plazara
    Bernart Etxepareren bizitzari buruz argitaratutako datu berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaraz argitaratutako lehenbiziko liburuaren egileak seme bat izan zuen eta semearen ezkontza istorio harrigarria izan zen. Koldo Azkona musikari eta ikerlariak kontatu dizkigu xehetasunak, berak zuzendu baitu 'Bernart Etxepare 1545' disko-liburuaren proiektua.
    Atal honetan 'Kontrapas', 'Azken judizio' eta 'Amorosen gaztiguya' kantak aditu daitezke; Dansarie ensemblek, Marta Huarte, Andoni Sarobe, Guy Saldubehere eta Ihitz Iriartekin grabatutako diskokoak hirurak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    16 min
  • Etorkinen kontrako laborategia
    Italiaren eta Albaniaren arteko migrazio ituna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giorgia Meloni lehen ministroak Mediterraneotik heldu diren migratzaileentzako bi zentro eraiki ditu Albanian, baina orain arte ezin izan ditu etorkinak han atxiki. Ane Irazabal Elkorobarrutia nazioarteko kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileak azaldu dizkigu gaiaren gako nagusiak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    15 min
  • Zerua da askoren sabaia
    Etxegabeen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian geroz eta jende gehiago bizi da karrikan, eta erakundeen baliabideak eskas dira. Gizarte eragileek egiten dute sarri haien lana, eta hori ere ez da aski. Arazo honen gako nagusiak azaldu dizkigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
    Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
    Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
    17 min

About Berriketan

From the publisher's feed

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta,…