Dida Hamarretakoa

Dida Hamarretakoa

By Gaztea (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Dida Hamarretakoa episodes

  • Dida | Jaungoikoa eta trash metala | 2023/01/26
    Koldo Intxausti apaiza da baina trash eta death metala gustatzen zaizkio. Didako kolaboratzaile ere izan zen. Gaur, Euskal Herrian apaiz gutxi egotearen arrazoiak kontatu ditu. Dupla taldeko Beñat eta Gari kontatzera eta erakustera etorri dira gure estudiora, 'Alta gama' singlearen estreinaldiarekin. Ze jatorrak diren. Aitz Errazkin ere hala da, eta Galiziako kofradia batera deitu du almeja bategatik galdezka. Etxeko sobrak aprobetxatzeko 0 despilparro Andrearekin eta puztuta zauden jakiteko Jongi Testis Jongirekin....
    4 hr
  • Dida | Paretan zintzilikatzeko esaldiak | 2023/01/23
    Bizitza tragediaz beteta dago, baina horietako gehienak ez dira gertatu ere egiten. Edo, pentsamendu txarrei ere utzi zure etxera sartzen, baina ez iezaiezu terik atera. Enekoachek, zure arazoak edozein direla ere, zuri laguntzeko eskainitako esaldietako batzuk dira hauek. Aner Peritzek beste esaldi batzuk bota ditu, Shakiraren alde (edo) eta Piqueren (oso) kontra. Calatrava jaunak diseinaturiko Loiuko aireportuko usoari ura dario (berriz ere), eta Alain Ibarrak daki horren inguruko guztia. Eta elkarrekin 23 urte daramatzan bikote baten sugarra piztu du Jongik....
    1 hr 27 min
  • Dida | Besarkadak eta tanborradak | 2023/01/20
    Besarkatu tanborrak. Batetik, San Sebastian eguna izan delako, eta bestetik, besarkaden nazioarteko eguna datorrelako. Ianire Aranzabe edo 'Esanezin' musikariaren azken singleak tanbor gutxi, baina besarkatu gaitu. Baita Ollokiren popurriak ere. Etxeko txikienei jaki osasungarriak kamuflatzeko aholkuak Jongi Super Nannyk, gezurrez osarturiko albisteak Dida Today eta arazo ekonomikoak dituzuenontzat konponbide guztiak. Besarkatu eta entzun, hori dena....
    4 hr
  • Dida | Atun lata bat, goma eva eta elurra
    San Sebastian bezperan oraindik ere tanborradako kit hori falta baduzu, hemen etxetik atera gabe zure tanborra eta sukaldari txapela egiteko trukoak Andrearen eskulanetan. Hori bai, tanborra hor kanpoan jo behar baduzu jantzi txamarra, ze ez da giro. Arnaitz Fernandez eguraldi gizona, eguraldiari buruz. Baina eguraldi makurrari aurre eginez, kalera ere atera gara, Didatik kalera, Barratik Kalera. Elene Barrutia lagun berriak, eduki gaupaseroak ekarri dizkigu. Eta dutxa bero bero bat hartu dugu gero, Sante ukituko Jongi Alert Advice batean, dutxaren unibertsoa hobeto ezagutzeko....
    4 hr 1 min
  • Dida | Non nahi duzu muxu? | 2023/01/18
    Muxu, muxu... non nahi duzu muxu? Hori galdetzen du La Topadoraren single berriak. Muxu asko eman dizkiogu telefonoz Enrikko Rubiños bateriajoleari. Muxuak eta labankadak, denetarik egon da Lur Errekondo aurkezlearekin batera Conquisen inguruan egin dugun lehendabiziko debatean. Eta Iñigo Urkulluren osasun emozionalak kezkatzen bazaitu, entzun Enekoachek egin dion diagnostikoa....
    4 hr

About Dida Hamarretakoa

From the publisher's feed

Goiza luzea delako, eta zuk dida bikoitza nahi duzulako, Dida hamarretako! Musika ona eta konpainia hoben izango zara goiza osoan zehar!