Dida Hamarretakoa

Dida Hamarretakoa

By Gaztea (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Dida Hamarretakoa episodes

  • Dida | Anttoni, Anttoni... | 2023/01/17
    San Anton eguna. Anton, Antton, Anttoni, Antxon, Antoine eta Tonino guztiei eskainitako saioa. Eta ipurdi txato xamarra badaukazu, zuri eskainitako gomendio sorta bat ere bai Jongiren eskutik, trajea ondo gera dakizun. Maialen Goirizelaiarekin Dellachaouen artistaren trajea jantzi dugu eta 'armiarma' hitzaren jatorrira joan da Antton Teoria. Nor? Antton Teoria. Zorionak zuri ere, San Antton....
    2 hr 18 min
  • Dida | Euzkitze ez da gure aita | 2023/01/16
    Ez gurea, ezta Aner Peritzena ere. Hori azaldu du gazteak, bere modura. Noren aita ote haiz, Xabier? Ekain Perez irratiko gure aita da, berak egin ditu Gazteako soinu berriak, oso politak denak. Ez kirol kontuak bezala; haien argi-ilun guztiekin, asteburuko emaitzak xehetu ditu Beñat Zarrabeitiak. Eta zergatik da Blue Monday delakoa blue? Erantzuna Jongik. Eta Enekoachek. Eta zuk, hau entzuten baduzu....
    4 hr
  • Dida | Dutxa ia | 2023/01/13
    Dida bizitzako gauza garrantzitsuenei erantzuteko ere badagoenez, zenbatero dutxatzen zaren jakin nahi izan dugu. Dutxatu gurekin. Musika Ollokik eta DJ Ainhoa Arroitak jarri digute. Eta gutxi baginen, Itziar Ituño ere batu da gure dutxara, bere antzerki obra berriarekin. Dutxan sua ere bai, Ibarrak piromano kontuak ekarri ditu, eta. Dutxa ia. Dida ia....
    4 hr
  • Dida | Askatasuna, meh | 2023/01/12
    Aner Peritz etorri da gugana, gauzak esatera. Askatasunaz hitz egin du eta... gauzak esan ditu. Etorriko da gehiago. Yoko Ona podcastean ere gauzak esaten dira, bakardadeari buruzko atalaz konpainia egin digu Ainhoa Vitoriak. Albistezurtz eduki gaitu denbora batez baina Alain Ibarra ere bueltatu da. Shakira eta Pique ez, lehenengoak Bizarrapekin atera duen kanta entzun eta gero. Ez badakizu zer jantzi, Jongik lagunduko dizu. Eta ez badakizu zer entzun, entzun hau....
    4 hr
  • Dida | Hartu arnasa, ez hartu anisa | 2023/01/11
    Txupitoak nahi duzuena izango dira baina kalte egiten digute. Txupito bat hartzeko gogoa datorkizunean entzun beharreko meditazio saioa Enekoachekin, txupitoen kontra eta zure alde. Gero egia da sagardoari majo eman diogula, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin txotx aurre-irekiera eginda. Jongik aholkuak eman ditu ezker-eskuin, nahi duzun horren arreta bereganatzeko edota zure bikotekidea beste batekin enrollatzen bada egoera kudeatzen jakiteko. Coachella jaialdiaren kartelaren errepasoa andrearekin. Ez hartu txupitorik, entzun Dida....
    4 hr 1 min
  • Dida | Dida dieta | 2023/01/10
    Guk ere asko jan dugu gabonetan. Eta asko edan. Ura, e. Baina puztu sentsazio hau gainetik kentzeko, Leire Izagirre nutrizionistarekin ibili gara dieten unibertso zoragarrian. Baina hozkailuak oraindik ere gabonetako soberakinez beteta ditugu, eta Javi Rivero sukaldariak lagundu digu horiek kudeatzen. Kaloriak erretzeko Maialen Goirizelaiak L-Gante kunbia abeslaria ekarri digu, 'bihar' hitzaren sorreraren teoria tonto bat bota Anttonek eta arraina erosteko aholkuak eman Jongik....
    4 hr
  • Dida | Urte berri didatarra | 2023/01/09
    Listo, bueltatu gara. Denok. Oporrak, jai egunak eta amatasun baimenaren egun guztiak pasata, urtarrileko aldapa igotzen hasi gara. Julian Iantzi xerpa, Conquisen oinarrizko kanpalekuan. Beñat Zarrabeitia oxigeno gehigarririk gabe kirol kronika egiten. Enekoach historiara pasako diren meditazio esaldi epikoenekin, eta merkatuko untxirik onena aukeratzen lagundu digu Mertxe Aldaparenak. Urte berri on!...
    4 hr

About Dida Hamarretakoa

From the publisher's feed

Goiza luzea delako, eta zuk dida bikoitza nahi duzulako, Dida hamarretako! Musika ona eta konpainia hoben izango zara goiza osoan zehar!