Errusiaren inbasioa hasi zenetik laugarrenez egin du Ukrainara Zigor Aldama kazetariak. Frontean ikusi eta entzundakoen kronika egin digu 'Faktoria'-n: lubakietan dauden soldaduen egoera, gerrak gizartean eragindako nekea eta Donald Trumpek ekar lezakeena. ...
90 urte beteko ditu udan Eñaut Etxamendik. Beti bezain buruargi mintzatu zaigu, Mendiburu etxeko oroitzapenetatik hasi eta, gaur, Harandokia etxean egiten duen lanaz. Neolitikoraino eraman gaitu bere solasak eta nahastu dira inperioak, Far Westeko artzainak, piano xahar bat, eta hartz bat Abodin......
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Beteranoenetakoa da kazetaritza fakultatean. Teknofilo petoa "89an ordenagailua ekarri nuen, harrigarri zitzaidan zenbatek zerabiltzaten, artean, idazmakinak!"; ekimen harrigarrikoa "Enkarterriko odol nafarragatik izango da"; eta aitzinatean interesatua. Ezohiko irakaslea da Palazio jauna....
Duela zazpi urte hasi zen Martin Llade, Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urteberri eguneko kontzertua Espainiako kate publikoan ematen, eta, aldi berean, goizero Radio Clasican "Sinfonia de la mañana" izeneko saioa gidatzen du. Bere sorterriaz eta musikarekiko pasioaz aritu gara....
LABek uste du soldatak igotzeko aldarrikapenak duen babes sindikal eta instituzionala kontutan hartuta, Confebaski zaila zitzaiola Lan Harremanen Kontseiluan egingo den bilerara joateari uko egitea. Jaurlaritzari jarrera ekidistantea utzi eta Confebasken gainean presio egiteko galdegin dio....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak hiru lehendakari ditu jada, tartean, Erik Etxart urdiñarbetarra. Kargua hartu berritan, Seaskak izango dituen erronkei begira jarri da Euskadi Irratiko 'Faktorian': ikastolen beharraz, azterketak euskaraz aldarriaz eta lizeo berri baten proiektuaz mintzo da....
9 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.