Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren arabera, gurasorik gabe iristen diren adin txikiko migratzaileei harrera egiten dieten autonomia erkidegoei ekarpen ekonomikoa egin beharko zaie....
Herrialde Katalanetakoak dira sortzez, kalekumeak. Beren bizi-estiloan ziaboga eman, eta baserri batean, eta baserritik, bizitzeko hautua egin zuten. Marroetxe erosi, eta bertan bizi dira, Ñañarriren magalean....
Errezilgo Belamendi baserrian ditu Nagore Urkizuk idi-pareak:Castaño eta Moro, batetik; Lete eta Rubio, bestetik. Aizarnazabalen jaiotakoa da Urkizu eta etxetik datorkio afizioa, baina orain hartu dute, senarrak eta biek idiak lehiarako prestatzeko ardura....
Duela 20 urte sortu zuen Asier Zabaletak Ertza dantza konpainiak; nabari zaio bere bizitzaren ardatza dela dantza, eta bere ibilbidean hartu dituen erabaki guztiak bihozkaden aginduetara egin dituela....
Iaz kaleratu zuen Amaia Mirandak "Mientras vivas, brilla" izeneko diskoa, bere ibilbideko bigarrena, eta NPR, Estatu Batuetako irratiko publikoak urteko 50 disko onenen artean sartu du. Bere musika ibilbidea, eta egun Christina Rosenvinge eta Gorka Urbizurekin egiten ari den biraz aritu gara....
Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ibil Bedi musika taldeko Ibai Osinaga eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxaga elkartu ditugu Faktoria-n euskal artistak biltzen dituen elkarteak egindako inkestaren emaitzak oinarri hartuta. Ezinbestekotzat jo dute lan baldintzak duintzea....
Mutrikuko Larangan kobrea lapurtu zuten 2023ko urrian eta telefonorik gabe geratu ziren. Oraindik ez zaie denei zuntza iritsi. Olatzko Zelaieta jatetxean gorriak ikusi dituzte azken hilabeteetan zuntza pasa aurretik moztu zietelako fijoa. Zumaian berriz, Santa Klaran, instalazioa egin dute oraintxe....
Ana Estensoro albaitariaren etxeko txakurraz eta alabez senar ohia eta biak arduratzen dira. Klinikan, gero eta jabe gehiagok kontatzen dizkiote maskoten zaintza kasuak, adostu zein gatazkatsuak. Nerea Sologaistua familia abokatuak kontatu dizkigu berak defendatu dituen kasuak eta legeak. ...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Espainiako Gobernuak gaur ekingo dio Franco diktadorea hil ondoren Estatuak izan duen garapena nabarmentzeko ekitaldi sortari. EAJk kezka agertu du, ekitaldiok eskuin muturrari hauspoa emateko balio dezaketela iritzita. "Ez dakit zer goraipatu nahi den", esan du Aitor Esteban EAJko diputatuak....
31 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.