Mugen Gainetik eta Baketik Fundazioaren artean egindako proiektuaren harira Jone Otero ikerlariak "Emakumeen parte hartzea memoriaren eraikuntzan, Euskadiko eta Guatemalako esperientziak" txostena idatzi du. Gainera, Latinoamerikan bakegintzan lanean ari diren emakume batzuk ezagutu ditugu.
Akainen populazioa eta kutsa ditzakeen patogenoak ari da ikertzen NEIKER zentroa. Lyme gaitza da parasito horren hozkadaz transmiti daitekeen gaitzik ohikoena, Ane Zulaika donostiarrak bere larrutik dakienez: "Lau urtez bizitza eten zidan eta Osakidetzak ateak itxi zizkidan". ...
Ardatzean kultura eta pentsamendua. Euskaraz. Hor ez da mudantzarik, baina aldaketak egingo dituzte aldizkarian, webgunean, editore kontseiluan... izen eta molde berriak izango ditu JAKINek aurrerantzean. ...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Olga, Idoia, Andoni eta Ibrahim guraizeak eskuan eta izerdi tantoa kopetean topatu ditugu Artadiko sail malkartsuan. Joseba Mokoroak kontatu digu aurten bilketa atzeratu egin dela apur bat, mahatsari heltzea kosta egin zaiolako. Aurten, lehenengoz upelean ere egingo dute txakolina Mokoroa upategian...
Mende erdia bete du Arrasaten sortu zen ikerketa zentroak, eta horren aitzakian, lehen lehendakaria, Javier Retegui Ayastuy eta gaur egungo zuzendari nagusia, Ion Etxeberria Otadui jarri ditugu parez-pare; iragana, oraina eta etorkizunaz aritzeko....
Pertsona, animalia, landare eta objektuen irudikapena dagokion inguruan erakusten duen miniatura multzoa da diorama, wikipediaren arabera. Marrazki bizidunetako, bideo-jokoetako eta fikziozko serieetako pertsonaien panpinak kokatu ahal izateko eszenatokiak egiten hasi zen Merino, terapia moduan....
17 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.