ADEGIko idazkari nagusiak adierazi du absentismoak eragin zuzena duela enpresen lehiakortasunean eta kezkatuta azaldu da "lanera ez joateko jarreraren" aurrean. Auto elektrikoaren ezarpena azkarregi eta behar bezala planifikatu gabe egin dela esan du eta prozesua moteltzearen alde mintzatu da....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Indiako ozeanoan 47 egunez eduki zituzten bahituta itsaslapurrek 36 arrantzale. Echebastar enpresaren sei ontzietako bat da Alakrana, ultraizozte sistema duen ontzia. Hegaluzea arrantzantzetik merkaturatzera pasa dira eta aurki Alakrana Bermeo jatetxea zabalduko dute. ...
Hitzen indarraz jabetuta, erasopeko Gazako herritarren istorio pertsonalak bildu ditu Atef Abu Saif idazle eta politikariak "Gazako egunerokoa"-n (Berria, Elkar, Jakin). Palestinari datorkionaz ezkor mintzatu da "Faktoria"-n: "Netanyahuk dena erreko du, Neronen pare"....
Emoziotik eta umoretik egin du Zaramako kantari eta irrati-kazetariak baby-boomean jaio zirenen bizimoduari buruzko kontaketa. Begirada, batez ere, oraingo gazteetan jarrita osatu du kontakizun maitagarria...
Subrogazioz jaiotako haurren jaiolekua ezkutatzeko sententzia eman berri du Gorenak, nazioarteko adopzioetan ematen den aukerarekin parekatuta. Pertsona guztiek euren jatorria zein den jakiteko eskubidea aldarrikatu du Blancak, Errumaniatik adopzioan ekarri zuten donostiarrak...
Ogasun eta finantza sailburuak aitortu du "barne lanean" ari direla Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ogasunak lantzen ari diren zerga erreformak harmonizatzeko. Datorren urteko aurrekontuak iazkoak baino handiagoak izango direla aurreratu du, zenbat zehaztu gabe....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
3 hr 6 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.