PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Junts eta Podemos alderdiei aurpegiratu die beraien interes partikularrak lehenestea herritarren interesen gainetik....
Imaginatzen ez genuen lekuetara iritsi da adimen artifizialaren oihartzuna eta sortu duen ilusio zein kezkaz jardun dugu Ane Iturzaeta informatika ingeniariarekin eta Nagore Barrena Euskal Unibertsitateko irakasle eta ikaslearekin. Bakoitzaren lana eta ikerketak ere azaldu dizkigute.
Juan Mari Beldarrain, Eguzki Erakunde Ekologistako kideak, azaldu digu aingirak eta angulak desagertzeko arrisku larrian daudela. Erakundeek finkatutako neurriak nahikoak ez direla kontuan hartuta, herritarrei egin diete kontsumoa murrizteko eskaera. ...
Sumarrek Euskadin duen bozeramailearentzat "ulergarria" da Podemosen harridura, baina hortik aurrera, defendatu du euren hautua "oso logikoa" dela ezkerreko espazio politikoari eutsi diotelako. Akordioa lortzeko aukerak badaudela azpimarratuta, erabakia "azkar" hartuko dutelakoan dago....
Saiakera pilotuak egin dituzte hiru lantegietan eta hiruretan lau eguneko lan astea ezartzea erabaki dute, hogeita hamasei ordukoa. Leioako ingenieritza enpresa, Gasteizko komunikazio agentzia eta zaldunen aulkien Bidarteko enpresako ordezkariek kontatu digute nola ezarri duten lan sistema berria. ...
2024an Anestesia musika taldeak "Azken Heriotza" bira iragarri du; azken lau urteetan, osasun arazo eta pandemia medio, zuzenekoak eman ezinik egon da, eta oraingogotsu dago taldea. Mikel Kazalis taldeko ahots eta gitarjoleak itzulera nola izan den kontatu digu....
Obesitateari aurre egiteko belaunaldi berriko botikek iraultza ekarri dute. Iraultze medikua, hasteko. Baina, luzera begiera, gizartearen kontsumo ohiturak ere aldarazi ditzakete. Eragin ekonomiko haundia izango dute...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Algortarra da Natalia Bilbao, baina Madrilen ikasketak amaitu ondoren, zinemaren epizentrora egin zuen; Hollywooden bizi da gaur egun, eta Los Angeles hiriko telebista saio batean egiten du lan. Gainera, Los Angeles Futbol taldean ere, partidu aurreko aurkezle lanetan jarduten du....
Duela urtebete hasi zuen Leo Bueriberik DJ Eromema proiektua, eta musika emankizunak, Piztu Telebista saioarekin eta Zuloak Podkastean egiten duen lanarekin partekatzen ditu....
26 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.