Askotan kanpoan egindakoak direla pentsa genezakeen arren, aisialdirako aulkigintzan indartsu gabiltza Euskal Herrian eta Berako Alco enpresakoak ezagutu ditugu gaur. Urtean bataz beste 800.000 aulki egiten dituzte....
Euskara eta gazteleraren artean egiten ditugun jauziak aztertu ditu Euskaltzaindiaren Mintzola bekari esker. Bi hizkuntzak konbinatzean euskara gaitasuna izaten da batzuetan arrazoia, baina euskara informaltzeko asmotan ere sartzen dute tartean gaztelera hiztun askok. Fenomenoa aztertu du Faktorian....
Amnistiari buruzko lege-proposamenari egindako zuzenketa defendatu du EAEko Alderdi Popularreko legebiltzarkideak, uste baitu ekintza batzuk delitu bezala jaso behar direla eta beste batzuk indartu....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Erbesteratuen alaba da Barcena. Habanan jaio eta hazia. Gaztetxotan etorri zen Euskal Herrira. Sorterrian psikologia ikasten ari zen arren noabidea aldatu zuen gurean. Donostiara etorri eta euskara ikasten hasi zen berehala. AEKn euskara irakasle ari da gaur egun....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea. ...
Haziek biodibertsitatean eta elikaduran duten garrantziari buruzko kultura sustatzen ari da Nafarroako Liburutegien Sarea. Leitzako liburutegia da egitasmo hori bultzatu duen liburutegietako bat. Bertan ezagutu dugu proiektua...
Beren jardunetan arrakasta izan duten hamaika emakume eta gizonen gogoetak, eskarmentuak erakutsitakoak, eta han eta hemen bildutako printzak bilbatuz ondu du Jasone Osorok 'Arrakasta' saiakera. Bere lanaren ertzak eta muinak izan ditu hizpide Elgoibarko idazleak.
Javier Arakama, Euskarabide zuzendaria, kargua hartu berritan euskarak Foru Erkidegoan dituen erronkei begira jarri da. Epe motzera begira, helduen euskalduntzea doakoa izatea eta euskararen dekretua; luzera begira berriz, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan gauzatzea. ...
28 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.