Beita websaileko Sara Arregi eta Aitor Gomez izan ditugu Benetan Zabizen atal honetan! 2023ko Ekainaren 25etik aurrera Gaztea-ren Youtubeko kanalean ikusgarri izango deneko aktoreak dira.
Nolakoa da websail bat lagun artean sortzea? Zergatik "Beita"? Noiz, non eta zergatik hasi zen proiektua? Zortzi ataletan landuko diren gai potoloenei heldu diegu: sexu erasoak, lagunarteko zein bikote harremanak, kuadrila kontuak, errealitate desberdinak dituzten gazteen egunerokotasuna…Gaiak gai, trama nagusia lagun taldean kideetako batek beste bati egindako sexu erasoa da. Nola erreakzionatu du inguruak? Fikziotik kanpo gertatzen da halako egoerarik? Gune seguruenak izan beharko liratekeenetan erasoak gertatzen dira?, Kuadrillan?, Familian?
Websailaren nondik norakoak kontatu dizkigute Aitorrek eta Sarak eta gaien inguruan hausnartu dugu! Benetan zabiz? Galdu egingo duzu?