Edurne Azkarate, Irati Film-eko protagonista izan dugu Benetan Zabizeko atal honetan!
Azkarate gaztea da baina ibilbide oparoa izan du aktore zein aurkezle lanetan: laburmetraiak, websailak, Irati film luzea, telebista saioak… Formol Laborategia antzerki konpainiako zuzendaria da gainera, eta taldeak publikoari azaleratzen dizkien gaiak izan ditugu hizpide. Gazteen gaineko aurreritziak, aktorea izatea, kasting prozesuak, eszena zail eta errazak, interpretazio munduaren atzeko mobidak, arte eszenikoak, sare sozialetan jasotzen dituen mezuak…
Arrosalik betiko galdera existentziala egin dio eta Edurnek galdera izarrari erantzun behar izan dio! Kontxitaren poligrafoak ondo tratatu ote du Azkarate? Gezurren bat esan du?
Ez galdu atala!