Nolakoa da Ana Goitia? Noiz egin zen ezaguna? Zergatik ikasi zuen kazetaritza? Zein izan ote da bere bizitzako garai txarrena? Zer nolako egoerei egin izan die aurre telebistan?
Ana Goitia kazetaria eta moda aditua izan da Benetan Zabizen, baina ez gara bi ertz horiez bakarrik aritu. Satisfyer-en aldeko manifestazioa, maitasun kontuak, aurpegiko paralisi bat edota lodifobia ere hizpide izan ditugu! Zelako saltsa eta kresala ekarri duen Anak Lekeitiotik!
Arrosaliren galdera esistentzialez gain hiru dei ezberdin egin ditugu atal honetan. Nortzuk izan ote dira telefonoz bestalde egon diren famatuak?
Ez galdu Anatxuchiken abentura gazi-gozoak!