Maria Redondo Mugica atal honetan! Legazpiarrak Matilde pertsonaia gorpuzten du itsasoak zeharkatu dituen "Valle Salvaje" telesail ezagunean.
Filmazio prozesuen nondik norakoez, kastingetako zailtasunez, gidoiak ikasteaz, pertsonai desberdinak gorpuztu behar izateaz, eta horrek eragiten duen ibilbide emozional aldakorraz aritu dira. Horiek, eta Matilde pertsonaiak hezurmamitzen dituen emakumeen otzantasuna, adeitasuna eta errua aipatu dituzte. Aktore gaztea "Goazen!" telesaiean eta "Kutxidazu bidea Ixabel" antzerki obra bezalako lanengatik da ezaguna, baina argi fokuen atzean ezagutu dute Benetan Zabizen.
Egunerokoan zeri ez dio garrantzia ematen? Zein da bidali duen azken mezua? Konplazienteegiak gara? Nola ikasten ditu Mariak gidoiak? Gure lanpostuetan, lankideak zaintzeko moduak eraldatu beharko lirateke? Galdera hauen erantzuna jakiteko, ez galdu atala!
Benetan Zabiz podcasta, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako.