"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" oraindik heldu ez bada ere, Gabonak iristear eta horregatik MallabiaCarey gonbidatu dute Benetan Zabizen sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Eta Eguberriak ez ezik, musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, Belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute!
"Oh Happy Day" saiotik hasi, eta horrek ekarritako zurrunbilo guztia izan dute hizpide. Asko aldatu al da Izaro hasi zenetik hona? Zein uste dela kanpotik ematen duen irudia? Zeintzuk dira bereganako aurreiritziak? Zer da arrakasta? Zer esango lioke hasi berri zen Izarori? Gainera, "Izaro Gabonetan" diskoa argitaratu berri, gabonei buruz ere jardun dute Izaro, MAles eta Aiztiberrek. Gabonak gustatzen zaizkie? Nola bizi dute urteko azken hilabetea? Zergatik bururatu zaio gabonetako abestien diskoa ateratzea? Gozatu dirdiraz eta polboroiez beteriko atalaz.
Din dan don din dan don, eguberrion!
Benetan Zabiz, ON TIMEk ekoizten du EITB podkasterako.