
Sign up to save your podcasts
Or


Maite Kaltzakorta Mendia elkarrizketatu dugu eta heriotzak maitasuna adierazteko ematen digun ahalmen itzelari buruz hitz egin dugu, beraien amumak bera hil ondoren irakurtzeko gutuna idatzi baitzuen eta maindire artean gordeta utzi.
❤️Beraien amuma Karmen Goitia Agirre 1992an hil zen Lekeition, 97 urterekin.
🎯 Gehiago jakiteko, Hil Arte Bizi webgunean.
Los médicos Jesús Ángel García, Julián Bajo y Victor Landa han realizado durante años un gran trabajo para difundir y ayudar a inscribir el Documento de Voluntades Anticipadas. Entrevistamos a Victor Landa, médico de familia ya jubilado y uno de los artífices de esta labor titánica.
Víctor ha sido médico en Basauri durante más de 35 años y junto con Jesús Ángel García han investigado el tema de los Cuidados Paliativos y el duelo, impartiendo cursos para profesionales, talleres sobre el duelo para niños/as y jóvenes, y talleres para la realización del Documento de Voluntades Anticipadas para la ciudadanía. A partir del 2021 Víctor junto con Julián Bajo siguen realizando estos talleres en colaboración con el Colegio de Médicos de Bizkaia. En todos estos años han llegado a infinidad de municipios y a miles de personas.
Víctor nos ha compartido su experiencia y sabiduría sobre el cuidado del final de vida, el duelo, y la enorme importancia de realizar el Documento de Voluntades Anticipadas.
Bediara jo dugu eta Igone Etxebarriarekin batu gara. Heriotzaren inguruko ohituren inguruan jardun dugu, eta heriotzak sortzen duen minaren inguruan auzoak - komunitateak - eman dezakeen laguntza eta babesa partekatu digu. Heriotzaren inguruan zaintzaileengan sortzen diren erruduntasunekin kontuz izan behar dela gogoratu dugu.
❤️Eta ama Angelita, aita Jazinto eta amama Mari ere omendu ditugu.
Elkarrizketan zehar aipatutakoak Hil Arte Bizi webgunean jasota daude: https://nererkiaga.eus/elkarrizketak/
Argazkia: Labayru
Arantxa Otaegirekin elkartu gara. Berak eta ahizpak heriotzaren inguruan asko ikasi zuten, eta zuten blokeoa gainditzea lortu ere bai. Arrate ahizparen heriotzaren inguruan, min guztiarekin ere, sortu zen edertasuna partekatu digu.
❤️Eta Arrate Otaegi Arruti omendu dugu. Arrate lasartearra zen, eta 2016an hil zen 51 urterekin.
Heriotzaren inguruan irakurri, hitz egin eta ikasiaz, hobeto kokatu gaitezkeela sinisten dugu. Arantxak ere hori ziurtatu digu.
🎯 Gehiago jakiteko, jaso informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
Joseba Ibañez ha creado Ibaola Harriak, un cementerio ateo en el que cualquier persona o grupo puede dejar las cenizas, en un lugar hermoso rodeado de viñedos, en el municipio de Eskuernaga/Villabuena de Álava.
Hemos hablado sobre los cementerios, la cultura de echar las cenizas en la naturaleza, y la necesidad de crear un lugar específico para cenizas integrado en la naturaleza.
Más información en la web Hil Arte Bizi
Izaskun Andonegi doluan aditua da eta IPIR metodologian espezialista. Bidegin Elkartea sortu zuen doluan daudenei laguntzeko.
Heriotzaren dolua giza esperientziarik handiena dela deritzo. Dolua zulo bat baino, zeharkatuko dugun eta eraldatuko gaituen tunel ilun bat irudikatzen du.
Doluan gorputzak dituen somatizazioei buruz galdetuta, gorputza gure alde dagoela argi du, eta gorputzak esan nahi digunaren kontzientzia hartzea beharrezkoa dela.
🎯 Elkarrizketan zehar aipatutakoari buruzko informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi.
Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.
Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min guztiarekin, izandako arazo hauek ez dute itzali beraien ama Isabelen indarra eta bere bizitzan egin zituenak.
Heriotzari buruz hitz egitea eta partekatzea zelako beharrezkoa den gogorarazi digu.
🍻 Eta bere agurra nolakoa izatea nahiko lukeen argi du.
🎯 Gehiago jakiteko, jaso informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
Hileta aseguruen inguruan ikasiko dugu oraingoan.
Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin nola lan egiten duten ezagutzeko.
OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude.
🎯 Gehiago jakiteko, entzun elkarrizketa eta jaso datu gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara. Lehenago heriotza tabua zen berarentzat, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen.
❤️Eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak
Charlamos con Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la asociación DMD, sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte.
From the publisher's feed
Hil Arte Bizi Elkarrizketak. Nere Erkiaga.
Atal bakoitzean heriotzaren inguruko gai bat ekarri eta gai horren inguruan esperientzia duen gonbidatu bat elkarrizketatuko du Nere Erkiagak.
Esperientziaz esperientzia, heriotzaren inguruko tabua apurtu eta jakintza zabaltzeko.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.