
Sign up to save your podcasts
Or


Finlandiako hileta ohiturei buruz hitz egin dugu Mia Rissanenekin, eta beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak
Bioetika, eutanasia, eta eutanasia prozesua zaintzen duen batzordearen inguruan jardun dugu Itsaso Bengoetxearekin.
Itsaso Bengoetxea Usansoloko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitateko arduraduna da eta EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea izan da eutanasia legea onartu zenetik, 2021etik, 2015era arte.
Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da, eta maila kolektiboan agurra egin ahal izateko baliabideak eskaintzea ezinbestekoa da.
Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo hil zenean, ezin izan zioten ganorazko hiletarik egin. 2025ean egin zioten omenaldia.
Informazio gehiago: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Heriotza prozesuan erabiltzen den sedazio aringarriari buruz jardun dugu Iñigo Suberbiolarekin, hilurreneko sedazio horren inguruan ikasteko asmoz. Sedazio hau eutanasiarekin ere sarritan nahasten da, eta bien arteko ezberdintasuna ere argitu dugu.
Iñigo Suberbiola Donostia Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko medikua da eta zaintza aringarrietan espezializatuta dago.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Heriotza prozesu naturala da, eta heriotza asko eta asko ematen dira horrela. Heriotza prozesu naturalaren seinaleei buruz aritu gara.
Oihane Arriaran Iraeta elkarrizketatu dugu. Bera zumarragarra da eta beraien amona Bittori Zubeldia Garmendia omenduko dugu. Bittoriren heriotza modu naturalean eman zen, eta hala kontatu digu Oihanek. Bittori maitasunez inguratu du.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
From the publisher's feed
Hil Arte Bizi Elkarrizketak. Nere Erkiaga.
Atal bakoitzean heriotzaren inguruko gai bat ekarri eta gai horren inguruan esperientzia duen gonbidatu bat elkarrizketatuko du Nere Erkiagak.
Esperientziaz esperientzia, heriotzaren inguruko tabua apurtu eta jakintza zabaltzeko.
Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererkiaga.eus/elkarrizketak
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.