Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.... more
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.
December 23, 2022Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuakMaialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....more56minPlay
December 20, 2022Amets Arzalluz eta Maialen Lujanbio buruz buru 2022ko BTNko finalean2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen erabakiz, finaleko buruz burukoa Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok jokatu dute.Elkar besarkatu eta ekin zioten arratsaldea berotu eta lehertu zuen ariketari. Gustura aritu ziren elkarri ziria sartuz eta bertsozaleak gozaraziz....more12minPlay
December 20, 20222022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertso-perla zenbait2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaleko bertso aukeratuak bildu ditugu Hitza Jolas podcastaren atal honetan. Zortzi finalisten ahotan perla jo ditugun bertso zenbait.Bertsolari txapelketako azken eguneko goiz eta arratsaldeko saioetan, entzundako bertsorik onenak jo ditugunen bilduma....more44minPlay
December 19, 2022Agur bereziak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean"Hitza jolas" podcastaren atal bereziak egin ditugu Nafarroa Arenan jokatutako BTN 2022ko finalaren arian.Maialen Lujanbiok irabazitako hirugarren txapelaren testuingurua berezia izan da, partaideetan bezala jorratutako gaietan.Hauek izan ziren 2022an jokatutako finalean zortzi lehiakideek egin zituzten agurrak....more13minPlay
December 19, 2022Ganbarako goizeko saioak 2022ko BTNanGanbarako saioak argigarriak izaten dira bertsolari txapelketetan, gai beraren inguruan lehiakide bakoitzak zer ekarpen egiten duen neurtzen dutelakoJon Zalduak jarri zien gaia 2022ko BTN-ko zortzi finalistei : "irribarre konplizea egin diozue elkarri". Hitza Jolasen atal berezi honen bidez zeuk aukeratu nork egin zuen saiorik onena!...more45minPlay
December 16, 2022Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzukIruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...more56minPlay
December 09, 2022Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoakArgitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...more56minPlay
December 02, 2022Baionako finalaurrekoa, Laugako kontutxoak eta Museoak BertsotanEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusia azken txanpan murgiltzera doa. Baionan, azaroaren 26an jokatutako finalaurrekoko bertsoaldiak hautatu ditugu; bertatik bertara ezagutu zuen Euskadi Irratiko mikrofono gorriak epailetzako kontuak. Eta euskararen eguna dela eta, bertsolariak museoetan gidari lanetan jarriko dituztela ere kontatuko dizuegu....more53minPlay
November 25, 2022Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitza ondare inmaterialAmurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu....more54minPlay
November 18, 20222022ko Txapel-jartzailearekin izandako solasa eta Landakoko bertsoaldiakAste honetan jakin dugu Iñaki Muruak jantziko diola txapela 2022ko bertsolari txapelketan puntu gehien batzen dituenari. Albistea jakin bezain pronto berarekin izandako solasaldia entzungo dugu. Durangoko Landakon laugarren finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditugu. Gure bederatzikoa Getarian da orain!...more54minPlay
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.