Lesakan, "oinak buruan" Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketaren finaleko bertsoaldiak jaso ditugu. Otxandioko Andikona plazan, Durangaldea Uztabarritzen egitasmoa dela eta antolatutako bertso-saioko bertsoaldiak ere prestatu ditugu. Nafarroatik Bizkairako bidean, Gipuzkoatik pasa gaitezke, Bederatzikoa nondik nora dabilen jakiteko; aste honetan Julen Goñik osatu du bederatzikoa. Jakin dezagun bada nori luzatu dion puntua! ...