Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren atarian, Gasteizen egindako "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatuaren berri jasoko dugu, baita Abadiñon jaien ordezko kultur ekitaldietan izandako bertso jaialdiko ale batzuk ere. Bertsopedian, "zortea" izango dugu hitza eta Maddi Aiestarani egokituko zaio 9koa erantzutea....
2001eko otsailaren 4an Urruñan, kapela zuriaren bueltan aritu ziren kopletan, Andoni Egaña, Igor Elortza, Estitxu Arozena, Amets Arzallus eta Sustrai Colina, Xabier Soubeletek gaia jarrita....
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako final-erdietako bertsoaldiak entzungo ditugu, Amurrioko eta Gasteizko saioetakoak. Dagoeneko erabakita geratu da Legution zein hiru bikotek lehiatuko duten finala. Lesakan Señora sariketako finalean entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. 9koan, Ane Zubiak erantzun dio Beñat Mateosen puntuari eta Bertsopedia atalean, Urruñan 2001eko saio batean Kapelaz kopletan nola jardun zuten gogoratuko dugu. Entzun!...
Beñat Mateosek, Oibar Olanok bidalitako puntuari erantzun dio eta bederatzikoaren etenik gabeko sokari jarraipena emateko Ane Zubiari bidali dio puntua. ...
Donostiako Altzako Larratxo Kultur etxean izandako "Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista" saioko bertsoaldiak, Bidasoa ingurura garamatzaten ZAPLA! egitasmoaren barruan egindako saiokoak ere entzungo ditugu, Beñat Mateos-en 9koa eta Bertsopedia atalean, oroitzapenak izango ditugu ardatz. Bertsozale elkarteak martxan jarritako "gerturatu eta Lau" egitasmoa ere ezagutuko dugu. Entzun!...
Oibar Olanok erantzun dio Asier Arteagak luzatutako punturai: "Laster degu udara, ta eguraldi ona!". Olanok berea osatu ondoren, Beñat Matesosi luzatu dio puntuaren soka. ...
Martxan diren sariketa eta lehiaketez gain, Durangaldea Uztabarritzen zikloan izandako azken saiotik ere hartu dugu mostratxo bat. Oibar Olanoren 9koa jaso dugu eta maiatzaren 2ko amaren egunari keinu bat ere egin nahi izan diogu "Bertsopedia" atalean. ...
Bertsolaritzak eta bertsolariek sarritan egokitu behar izan dute egoerara, oholtzara, neurri eta doinuren batera. Pandemiak eraginda bertso-bazkariak esaterako ezinezko dira oraingoz eta Erniarraitz bertsozale Elkartekoek atzeratu egin dute euren saioa. Aurrera jarraitzen dutenak, Señora sariketa eta Arabako binakako bertsolari txapelketako bertsoaldiak ere jasoko ditugu. Bertsopedia eta 9koa ere izango dira! Entzun hemen. ...
51 min
About Hitza Jolas
From the publisher's feed
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak,…
plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.