
Sign up to save your podcasts
Or


Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorretan apostu berezia egin du info7 irratiak. "Pikete-informatiboa" izena jarri genion jarraipen saio berezi horiei. Goizean goizetik, eskualdeka eta sektoreka egiten genuen errepasoa eta saio bereziari hiriburuetako manifestazioekin ematen genien bukaera. #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik 2013ako maiatzak 30eko greba orokorrean egin zuen konexioa gogora ekarri du. Bilbotik, traktore baten gainean.
Azken asteetan egindako «inurri lana» goraipatu du ariketa soziala hasi den egunean Euskaraldiako koordinatzaile Arrate Illarok. «Inertziekin apurtu eta hizkuntza ohituretan eraginez, aldaketa txikiekin aldaketa handiak» etor daitezkeela uste du. «Norbanakoek egingo dugu ariketa, baina egunerokoan euskal hiztunek ditugun oztopoak gainditzeko entitateen ardura» eskatuko dute. «Entrenamendu bat da, 12.egunetik aurrera ohiturak aldatzeko» gehitu du Illarok
Mastodon sare sozialean euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako instantzia martxan da. Sare sozial ezagunekin konparatuz, mastodon sare deszentralizatua da, librea, eta bertako kudeaketa komunitate bakoitzaren esku dago. Ez dago ez publizitaterik eta ezta enpresa handien interesen hatzaparrik ere. Gorka Juliok, Talaios Kooperatibako lagunak, azaldu digu zein abantaila dituen eta nola funtzionatzen duen.
Bereziak izan dira oso azken urteak Katalunian, eta Euskal Herrian interes handiz jarraitu dugu geratutakoa. Info7 irratiak ere, noski, jarraipen berezia egin dio bertako aktualitate politikoari. Pentsa, 2017-2018 denboraldiko lehen "Kalegorrian" saioa Bartzelonatik egin genuen zuzenean, eta saio berezia egin ere, Urriaren 1eko galdeketan. Katalunian gertatutako olatua, baina, atzeragotik dator, #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik #perla hau gogoratu du, 2014ko Diada egunekoa.
Postuz postu ikasgai ugari jaso daiteke astea joan astea etorri, urtea joan urtea etorri. Garaikoa eta nongoa den zer jakiteak duen garrantzia, bakoitzak eman dionaren adinekoa dela esango genuke. Teoriatik harago doan kontua bada ere, bi produktu deigarri atzo kanpokoen artean: marrubia eta gerezia. Hemen ekoiztuak jateko hilabete dezente itxaron beharra dago, biak ala biak ere udaberriko frutak direlako. Argentinako gerezia salgai 4,5 eurotan kiloa dago, horiek biltzen aritu direnei galdegin behar merezi ote duen.
Hemos analizado con Pablo Sapag Muñoz de la Peña, profesor de la Universidad Complutense de Madrid y autor del libro 'Siria en Perspectiva', el pasado, presente y futuro de Siria. Tras más de 7 años de guerra, afirma que «en su parte álgida el conflicto armado ya está en fase de resolución». De cara a futuro, señala que Siria tiene que reconstruir su espacio político, ampliando la base política del Estado.
Joaquín Giménez, magistrado emérito del Tribunal Supremo español, critica «la obscenidad presente» en relación a la renovación del Consejo General del Poder Judicial y defiende que se vuelva al sistema de elección de 1985. No comparte la afirmación de que la justicia española se encuentra en entredicho y afirma que «siempre se magnifican las cosas». Sobre la conexión entre el poder ejecutivo y el judicial, Giménez considera que «la voracidad del poder político trata de controlarlo todo» y añade que «el intento de controlar la Sala Segunda ha sido permanente de cualquier ejecutivo y la razón son los aforamientos».
2014an estreinatu zen "Lasa eta Zabala" filma. Zinema aretoean estreinatu aurretik Tolosan emankizun berezia egin zen, bertan izan ziren Pablo Malo zuzendaria eta lantaldea. Baita Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senitartekoak ere. Alderdi politikoetako ordezkariek ere parte hartu zuten. Izan ere film hau ez zen ikus-entzuneko lan batera mugatzen, memoria ariketa bat ere izan zen, errelatoarekin zerikusi handia duena. Amaia Enetarreagak Lasa eta Zabala gazteen larruan jarri ziren Jon Anza eta Christian Merchan aktoreak elkarrizketatu zituen eta perla moduan berreskuratu ditugu #AgurInfo7 tarte honetan.
Info7ren itxierarekin lotuta Kalegorrianen egiten ari garen #AgurInfo7 solasaldiak oso politak izaten ari dira. Beste lau lagun elkartu ditugu, garai desberdinetan aritutakoak, eta guztiak albistegietan, aktualitatea jarraituz, eman zituzten lehen urratsak. Gero bakoitzak bere ibilbidea jarraitu du. Oihana Etxebarrieta, Amaia Eneterriaga, Miren Azkarate eta Oihana Daguerre izan da laukote gonbidatu, Eider Olazar, aldiz, solasaldiaren gidari.
«Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako» hala esan zuen Naxari Altunak Info7 irratian egiten zen "Kirol-Lehioa" saioan. Naxari Altuna EITBko kazetaria da eta aditu emakume zein gizon futbolean. Emakume kirolarirei buruz eta hedabideetan zein gizartean emakumeen kirolari ematen zaion lekuari buruz egin galdetu zion Mikel Ibargurenek.