
Sign up to save your podcasts
Or


Kolonbiako eta Hego Ameriketako kooperatiba ezberdinekin harremanak hasi dituzte Olatukoopekoek, bereziki Kolonbiako Cauca eskualdeko kooperatiba batekin. FARCen desmilitarizazio prozesuaren ondoren abiatutako dinamiketako bat, borroka ekonomikoa eta lurralde berreskurapena da. «Lehen sektorean zentratzen dira gehien, eta autonomia gehiago izateko egiturak nahi dituzte sortu». Beñat Irasuegik kontatu digunez, «sare egiturak indartzean» jarri dute azpimarretako bat.
Beste round bat #AgurInfo7 tertulietan, aspaldiko lagunak gonbidatu ditugu berriz gurera. Mikel Ibargoien eta Patxi Gaztelumendi gonbidatu ditugu, biak info7 irratian arituak, eta bien inguruko hitz bat esango bagenu, argi dugu «pasioa». Pasioz aritu direlako mikrofono aurrean. Pasio hori benetazkoa dela frogatu dugu solasaldi honetan.
Josebe Iturrioz y Hedoi Etxarte han valorado la decisión de la Audiencia Nacional de declarar la nulidad de los estatutos del sindicato Organización de Trabajadoras Sexuales (Otras) al considerar que el ámbito funcional de actuación de un sindicato no puede comprender actividades que no pueden ser objeto de un contrato de trabajo válido como es la prostitución. También hemos abordado el debate en torno a la prostitución, sobre las diferentes posiciones, como la abolicionista y la que apuesta por la regulación.
Tijuana eta San Diego banatzen dituen mugara geroz eta ertamerikar gehiago ari dira iristen. Harresiaren alde batean zein bestean ateratako argazkiak hartu ditu honetaz hitz egiteko aitzaki bezala Irantzu Pastor argazkilariak.
"Kilometroak" ikastolen aldeko festa ospatu zen Tolosan 2013an. Garai batean, Info7 irratiak saioa egiten zuen lurraldez lurralde egiten diren festa hauetan. Oihana Etxebarrietak gidatu zuen Tolosako saio berezi hura, eta Juantxo Arakama elkarrizketatu zuen, "Glaukoma" taldeak egin baitzuen Tolosako Kilometroak festako "Ahora" kantua. Arakamari egindako elkarrizketa aukeratu du Oihana Etxebarrietak #perla moduan.
Durangoko Azoka aurkeztu eta Landako epizentrua duen gunea prestatzeko muntai lanak hastea, dena bat. Abenduaren 5etik 9ra euskal sorkuntzaren ehunka berritasun aurkeztuko ditu azokaren erakuslehioak. Nerea Mujikak, azokaren antolatzailea den Gerediaga Elkarteko presidenteak, egun hauek hartutako dimentsioarekin pozarren agertu da, badakitelako jendarteak ez diela hutsik egingo.
Gaur aurkeztu du Hesian taldeak bere zortzigarren estudioko diskoa. Hamar kantuz osatutako diskoa da 'Hasiera'. Madril, Girona, Bartzelona eta Arbizuren bueltan aritu dira azken hilabeteetan diskoa grabatzen eta nahasten. Zuriñe Hidalgo abeslariak «kantu bakoitzak eskatzen zuena jarri diogu, gehienetan haizerik ez dago». «Barru-barrutik idazitako eta sortutako kantuak» entzungai dira Hidalgoren esanetan. Abesti «sinbolikoak» atera zaizkie, entzuleak «bere eremura eraman eta bere interpretazioa» emango diona.
Euskal Herriak arlo guztietan nabarmendu diren seme-alaba gartsuak eman ditu. Horietako aunitz euskal lurretan jaioak, beste asko gure diaspora zabalean. Hauxe da Argentinan sortutako Julian Irizar itsasgizon handiaren kasua Joseba Aurkenerenaren ahotsean.
Partiendo de los obispos del Estado español que ayer pidieron perdón por los abusos sexuales cometidos contra menores por parte de miembros de la Iglesia, hemos analizado son Irantzu Varela y Guillermo Paniagua tanto la postura de la Iglesia, como la amplia realidad que rodea a los abusos que sufren los menores.
Zebrabidea saioko tertulietan ere parte hartu zuen Miren Azkaratek. «Tabu izan den gaia mahai gainera atera» horrela eman zion hasiera, garaian, Arrosa Sareko magazina gidatzen zuen Nekane Zinkunegik. Ainhoa Mariezkurrenak idatzitako artikulu honi tiraka tertulian aritu ziren hilekoari buruz eta jendartean eraiki dire uste eta estereotipoei buruz Miren Azkarate eta Sonia Gonzalez.